Please enable JavaScript.
Coggle requires JavaScript to display documents.
FILOSOFIA - Coggle Diagram
FILOSOFIA
6. ASKATASUN BALDINTZATUA
Askatasuna existitzen dela defendatzen duen jarrera, baina modu baldintzatuan.
Tesi hau defendatzeko arrazoiak:
Askatasuna ez da absolutua eta erabatekoa, baina bai, nork bere erabakien kontzientzia eta erantzule izateko adinakoa.
Askatasuna baldintzatua dago hainbat alderdirengatik:
Biologia
Norberaren izaera
Gizartea
Hezkuntza
Baldintza zaizkigun alderdi horiek ez digute eragozten askatasunez jardutea.
6.1. ASKATASUNA GIZATASUNAREN ESENTZIA: EXISTENTZIALISTAK
Filosofo deterministen aurka, giza askatasuna benetan badela esan duenik ere izan da.
Existentzialismoaren
arabera, askatasuna da gizon-emakumeon ezaugarririk garrantzitsuena.
Ikuspegi horren aldekoek diote askatasuna errealitate bat dela, eta funtsezkoa, gainera, gizakiok soilik dugun ezaugarri bat delako.
Jean Paul Sartre
filosofo frantsesak, gizakion berezitasun hori esplikatzeko, esentzia eta existentzia bereizi zituen.
Sartreren esanetan, inguruan ikusten ditugun gauza guztiek aurrez finkatutako esentzia bat dute, eta esentzia horrek determinatzen du gauza horien izatea.
ADIBIDEZ
Harriari, zuhaitzari eta zaldiari, adibidez, haien esentziak definituta datorkie diren hori.
Gizon-emakumeok, aldiz, ez dugu esentzia finko eta definitu bat.
Gure
existentzian
aurrera egin ahala, erabakiak hartzen ditugun heinean, bukaeran garen hori bihurtuz joaten gara.
Gure askatasunaren bidez, eta zer-nolako pertsona izan nahi dugun, geure burua halakoxea eratzeko aukera dugu.
Askatasun osoz aukeratzeko ahalmen hori gizakiok soilik dugun ezaugarri bat da.
Sartrek bi
modu guztiz bestelako bereizi zituen: beren baitango direnak eta beren baitarako direnak.
Beren baitango direnek ezin dute ezer aukeratu, ez dute horretarako ahalmenik, eta ez diren hori erabat zehaztuta eta behin betiko da. Gizakia, aldiz, bere baitarako da, askea eta kontzientea baita.
“Sartrek zioenez, gizon-emakumeongan existentzia esentziaren aurretikoa da. Gure ezaugarri funtsezkoa, gizatasunaren bereizgarria, askatasuna da.”
1. ASKATASUN NEGATIBOA ETA POSITIBOA
A. Gaitasun Bereizgarria
Gizon-emakumeon ezaugarri nagusietako bat erabaki ahal izatea da.
Gizon-emakumeon ezaugarri nagusietako bat erabaki ahal izatea da.
B. Askatasun Negatiboa
Askatasun kontzeptuak 'hertsadurarik eza'(prezioa) esan nahi du.
Inor ezin da aske izan bozatuta baldin badago edo arma batekin destatzen badute.
Askatasun negatiboa:
Egin nahi duguna egiteko inolako eragozpenik ez izatea.
C. Askatasun Positiboa
Gure helburuak askatasun osoz aukeratzeko gaitasunari askatasun positibo esaten zaio.
Estu lotuta dago autonomiarekin; nork bere kabuz zer egin erabaki ahal izatea.
Askatasun positiboa
murrizten da analfabetismo edo pobrezia egoeretan.
2. KANPO ETA BARNE ASKATASUNA
A. Kanpo Askatasuna
Askatasun politikoa:
nahi dugun tokira joateko eta egoki deritzogun moduan jokatzeko gaitasuna.
ADIBIDEAK
ESPETXERAKETA
DIKTADURA
ADIERAZPEN-ASKATASUNA
B. Barne Askatasuna
Norberarentzat garrantzia duten gaiei buruzko erabakia hartzeko gaitasuna.
Nahimenaren askatasunaren sinonimoa.
ADIBIDEAK
SEKTAK
SUBSTANTZIA ESTUPEFAZIENTEAK
C. Barne eta Kanpo Askatasunaren Arteko Lotura
*
Barne askatasuna
ezinbesteko baldintza da kanpo askatasuna izateko.
Kanpo askatasuna
izatea ez da ezinbesteko baldintza barne askatasuna izateko.
4. GIZAKIA ASKATASUNAREN ESPERIENTZIAREN ETA KAUSEN BILAKETEN ARTEAN
A. Askatasunaren Ikuspegiak
Gizon-emakumeok askatasunez hartzen ditugula erabakiak.
Gertakarien arteko harreman kausala bilatzeko joera.
B. Jarrera Desberdinak
Giza askatasuna ukatzen dutenak (deterministak).
Giza askatasun baldintzatua baiesten dutenak.
Askatasuna gizatasunaren esentzia dela diotenak.
5. "ASKATASUNA IRUDIPEN HUTSA DA": DETERMINISMOAK
A. Giza Determinismoa
Gertatzen den oro aurrez ezarrita dago.
Askatasun-sentsazioa faltsua da.
B. Determinismo Motak
Determinismo teologikoa:
Jainkoak determinatzen du errealitatea.
Determinismo fisikoa:
Giza errealitatea lege naturalek determinatua dago.
Determinismo genetikoa:
Geneek gure portaera eta ezaugarriak determinatzen dituzte.
Determinismo soziala:
Ingurua (gizartea, kultura) giza jarrera determinatzen du.
Determinismo kausala:
Errealitate oro bere aurreko kausa batek determinatua dago.
3. ASKATASUNAREN AUZIA
A. Auzia
Giza askatasunaren auzia antropologia filosofikoaren eztabaidagai nagusietako bat da.
7. JAINKOAREN EXISTENTZIAREN ARAZO FILOSOFIKOA
Jainkoaren existentziaren gaiari dagokionez, hiru jarrera filosofiko izan dira historian zehar:
Teismoa: Jainkoaren existentzia baieztatzea. Jainkoa (edo goragoko errealitate bat, errealitate jainkotiar bat) existitzen dela eta ezagutu dezakegula dioen dotrina da.
Mendebaldeko kulturan, teismoa teologia kristauarekin lotutako jarrera filosofikoa izan da. Hala ere, ez dago teismoaren interpretazio bakar bat; aitzitik, hainbat jarrera daude.
A. Fideismoa:
Jainkoa sinezkizun da, besterik ez. Arrazoimena ez da nahikoa Jainkoaren errealitatea ezagutzeko.
B. Teologia naturala:
Jainkoa, bere existentzia eta nolakotasunak ezagutzea prozedura naturalak erabilita.
C. Teologia errebelatua:
Jainkoa sineskizun eta arrazoimenaren objektua da.
2. Ateismoa:
Jainkoaren existentzia ukatzea.
Jainkoaren existentziaren ezeztapen bezala ulertzen baldin bada, beti izan dira beren garaiko eta kulturako jainkoengan sinestu ez duten pertsonak.
3. Agnostizismoa:
Jainkoa ezagutzeko ezintasuna. Jainkoari buruzko existentziaz ez dakiela ezer dioen dotrina.
4. Axolagabetasuna:
Enrique Tierno Galvänek uste zuen gaur egungo munduan gero eta agnostiko gehiago dagoela, baina benetan areagotzen ari dena axolagabetasuna da.
Jainkoaren ordez, beste jainko txiki batzuk agertu dira.