Please enable JavaScript.
Coggle requires JavaScript to display documents.
ZELULA - Coggle Diagram
ZELULA
zer da izaki bizidun bat?
Izaki bizidunak elikatu egiten dira, hazi egiten dira, arnasa hartzen dute eta
hondakinak kanporatzen dituzte.
Erlazionatu egiten dira, hots,
inguruneko aldaketak hautematen dituzte
Baita ugaldu ere egiten dira.
Beraz, izaki bat biziduntzat hartzeko hainbat funtzio bete behar ditu
NUTRIZIOA
Mantenugaietatik energia lortu eta prozesu horretan sortutako
hondakinak kanporatu
HARREMANA
Gorputz barrutiko eta kanpotiko informazioa jaso eta erantzun
bat sortu
UGALKETA
Ondorengoak sortzeko prozesua da
NUTRIZIO FUNTZIOA
Izaki bizidunek elikagaietatik mantenugaiak lortzen dituzte, hau da, bizitzeko
beharrezko substantziak
Substantzia horiekin
zelula-arnasketa
prozesua gertatzen
da energia lortzeko
Bi nutrizio-mota daude
NUTRIZIO-AUTOTROFOA
Mantenugai inorganikoetatik abiatuta
sortzen dituzte euren mantenugai organikoak.Horretarako, lurzoruko
ura eta gatz mineralak, atmosferako CO2 (karbono dioxidoa) eta eguzki energia erabiltzen dute glukosa sortzeko (gehienak fotosintesi prozesua egiten, kloroplastoetan gertatzen dena).Horrela lortzen dute nutritzea
landareek, algek eta bakterio batzuek.
NUTRIZIO-HETEROTROFOA
Elikagaiak lortzeko beste organismo batzuk
jan behar dituzte. Elikagai horiek digeritu ondoren, mantenugai
organikoak (glukosa) lortzen dituzte. Hauek ere mantenugai
inorganikoak behar dituzte (ura, oxigenoa eta gatz mineralak), baina ezin dute hauek erabilita mantenugai organikoak ekoiztu. Animaliak, onddoak, protozooak eta bakterio gehienak.