TESTUA, MUSIKA ETA HOTSAK
Keinuekin batera testua erabiltzen da maiz jolas dramatikoan. Baliabide bat bentrilokia da, hau da, ahots tinbre ezberdinak (indartsua, eztia, alaia, haserretua, despistatua eta abar) erabiliz panpina bakoitzari bere nortasuna ematea, eszenaren arabera.
Panpinei hitz eginarazteak asko erakartzen ditu haurrak, eta adi mantentzen ditu; baliabide hori asko erabiltzen da haur-eskoletan ipuinak kontatzeko, haurrekin hitz egiteko, kontzeptuak azaltzeko, arauak errespetatzeko eta abarrerako. Ezinbesteko beste baliabideak musika eta hotsak dira, jolasaren modalitatea edozein dela ere.