Lur guztiak Pangea superkontinentean elkartuta zeuden, eta hori ozeano ikaragarri handi batek inguratzen zuen, Pantalasa ozeanoak. Pangearen iparraldean Laurasia zegoen, eta hegoaldean, berriz, Gondwana. Ozeanoetan, itsas narrastiak eta amonoideoak bizi ziren. Lehorreko ekosistemetan, elkarrekin bizi ziren, batetik, suntsitze handitik bizirik ateratako izakiak, hala nola iratzeak, gimnospermoak eta narrastiak, eta, bestetik, izaki talde berriak; horien artean zeuden koniferoak, bai eta dinosauroak ere, era horretan jaun eta jabe izan zirenak. Narrastien nagusitasunaren adierazle ziren, halaber, narrasti hegalariak: pterosaurioak.