Please enable JavaScript.
Coggle requires JavaScript to display documents.
AHOZKO HIZKUNTZAREN BILAKAERA - Coggle Diagram
AHOZKO HIZKUNTZAREN BILAKAERA
Hizkuntzaz jabetzea errazten duten faktoreak: Hizkuntzaz jabetzea prozesu unibertsala da. hizkuntzaz jabetzeko ematen diren pausuak orokorrean ordena antzekoetan ematen dira.
Haurraren eta haren garapenaren mende dauden faktoreak
Haurrak biologikoki dituen mekanismo edo trensei egiten dio erreferentzia. Hauek garatuta egon behar dute.
Zentzumen-pertzepzioaren maila: entzumena eta ikusmena dira.
Adimena garatzea: ulertzeko, ideiak lotzeko, bereizteko, memorizatzeko, imajinatzeko etab balio du.
Nerbio-sistemaren heldutasuna: Aginduak ematea lortzen da
Sistema fono-artikulatorioaren gaitasuna: Aginduak keinuen, soinuen edo hitzen bidez betetzeko balio du
Ingurunera egokitzeko gaitasuna: Honek portaeran eragingo du
Haurrak pertsona helduekin duen harremanaren bidez eskuratzen dituen faktoreak
Haurrek beste pertsona heldu bat behar dute erreferente bezala hizkuntzaz guztiz jabetzeko. Helduen hizkuntzak haurrari eragin egiten dio tresna moduan ibiltzen duelako.
Estimulazio egokioa, hau da, komunikazioa egokia izatea
Komunikazio motibatzailea eta positiboa haurrarekiko
Interakzio kualitatiboa, hau da, entzun eta erantzute egokia izatea
Haurra animatzea eta imitatzera gonbidatzea
Haurraren hizkuntzaren bilakaeraren etapak
Etapa aurrelinguistikoa (0-12 hilabete):
Haurrak zentzumenak eta motrizitatea erabiliz integrazioa eta ezagutza ikasten du. Jolastu eta gauzetaz jabetzen da zentzumenen bidez.
Pertzeptzioa etapa aurrelinguistikoan
Entzumen-pertzeptzioa: Inguruneko soinuak entzun eta era berean erreakzio bat azaltzen dute. Hitz egiten diozun tonuaren arabera ezberdin erreakzionatuko du.
Ikusmen-pertzeptzioa: forma eta koloreak ez baititu bereizten hilabete izan arte. 6 hilabete bete arte ez du ikusmenez bereizten, baina espresioak hauteman ahal dituzte
Ukimen-komunikazioa: Haurra maitatua eta onartua sentitzeko besarkadak, besoetan hartzea… erabilgarriak dira.
Haurraren adierazpen-sormena etapa aurrelinguistikoan
Negarra: Haur bakoitzak negar desberdinak ditu, izan ere, negarrek informazio handia eman ahal dute eta hiru desberdindu daitezke: gosea, mina eta amorrua.
Xurgatzea: Funtsezko mugimendu mota da, izan ere, zupakia lasaigarri bezala ere erabiltzen da
Zizakadura: Lehenengo igorpenak “axo” edo “ago” hitzen antza izaten dute.
Ekolalia: Seigarren hilabete aldera, bokalizazio horiek ahozko hizkuntzaren soinuaren antz handiagoa izaten hasten dira. Haurrak imitatzeko asmoren bat erakusten du.
Begirada eta keinuak: zerikusi handia dute komunikazioarekin eta hizkuntzaren ikasketekin. Begirada konkretua hilabete inguru dutenean azaltzen da.
Beste etapa batera igarotzea: Haurrek negarra eta keinuak seinale gisa erabiltzen ikasten dute, irribarreak eta soinuak egiten hasten dira, eta hizkuntzaren funtzio sinbolikoaz jabetzen dira.
Hizkuntza ez-konbinatorioen hizkuntza (12-24 hilabete): Urtebete inguru duenean, haurrek lehenengo hitzak esaten hasten dira nahita. Hasieran, hitz moztuak eta esanahi gabeko hitzak erabiltzen dituzte. Hitz arrunten erabilera 12 eta 14 hilabete artean kokatzen da, eta hitza egoera desberdinetan modu finkoan erabiltzea beharrezkoa da. Haur bakoitzak desberdin garatzen du, inguruneak eta neurologikoak duten eraginaren arabera.
Hizkuntza konbinatorioaren etapa (24-74 hilabete): Lehenengo hizkuntza-egiturez jabetzen hasten garenean hasten da eta helduen hizkuntzako sintaxia erabiltzen hasitakoan bukatzen da
1.Fasea: Hitz solteak lortzea
Lehenengo hitz solteak lotzea 20 hilabete inguru izaten da, eta haurrak bi hitz konbinatzeko gaitasuna lortzen du. Horrela, adierazteko aukera handiagoa izaten du. Hasieran, haurrak izenak, aditzak eta adjektiboak erabiltzen ditu gehien. Hitz bakoitzak intonazio eta iraupen desberdinak izan ohi ditu, eta lehenengo hitzari garrantzi handiagoa ematen dio.
Fasea: Lehenengo esaldiak sortzea
30 - 32 hilabate inguruan lehenengo esaldiak eratzen hasten da haurra
Morfemak eta fexioak ikastea: orden honetan ikasten dira
Pluralaren bukaerak
Partizipioaren edo gerundioaren bukaerak
Postposiziorik erabilienak( -a, -rekin, -tik, -rentzat)
Artikulu mugagabeak
Artikulu mugatuak
Aditz laguntzaileak
Lexikoa handitzea
Pixkanaka bere hiztegia handitzen joango da, ingurua garrantzitsua izango da, lexiko aberats batean bizi bada hitz gehiago ikasiko ditu
Ezeztapenaren erabilera
Lehenengo burua mugituz ezetza adieraziko du, gero ez esaten ikasiko du eta azkenik ezeztapen hori lokuziotan erabiliko du.
Galderak egitea
32 hilabeterekin hasten da galderak egiten, hasieran galdera errazak dira eta 36 hilabeterekin galderak zailtzen doazte
Arau sintaktikoak ikastea
Arau sintaktikoak ikasten joaten dira, baina oso sinpleak dira. juntagailu kopulatibo asko erabiltzen dute adibidez, esnatu eta jantzi eta gosaldu eta ikastolara joan.
Kontzeptu erlatiboak erabiltzen jakitea
Pixkanaka haurrak tamainari, distantziari, kantitateari, denborari… buruzko kontzeptuak ulertzen joango da
3.fasea: Helduen hizkuntzarantz.
Testuak hiru eta sei urte bitarteko haurren hizkuntzaren garapena azaltzen du. Hasieran, haurren hizkuntza sinplea da, baina jolas sinbolikoek hizkuntzaren erabilera gehiago ahalbidetzen dute. Haurrek esaldi sinpleetatik mendeko perpausak eta perpaus konplexuak erabiltzen hasten dira, eta bost eta hamar urte bitartean, denboraren kontzeptuak hobeto ulertzen dituzte. Etorkizunaren kontzientzia sei urterako garatzen da.
Ikuspuntuak handitzea: Denboraren pretzepzioa handitzen joango da.
Denbora orainean, iraganean eta bukatzeko, etorkizunean banatzen hasiko da: Aditz-denborak erabiliko ditu.
Denbora erreala eta irreala bereizteko gaitasuna: Indikatiboko iraganaldia erabiliko du subjuntiboa adierazteko
Elkarrizketan aritzen ikasiko du: Beste pertsonen gertakizunak eta ikuspuntuak aintzat hartuko ditu, elkarrizketa batean aritzeko gai izango da