Ukimen-komunikazioa
Pertzepzioari dagokionez gutxi aztertu den alderdi bat da. Funtsezkoa da haurra maiz laztantzea, besarkatzea eta besoetan hartzea, horrela maitatua, onartua eta babestua sentitzeko.
Haurrek nabaritzen dute besoetan hartzen dituzten pertsonen segurtasunik eza, eta horrek deseroso sentiarazten ditu; etengabe mugitzen dira eta, azkenean, negar egiten dute beste norbaitek har ditzan. Aldiz, konfiantza ematen dien norbaiten altzoan daudenean, eroso kokatzen dira, lasaitu eta gustura egoten dira.
Bainua eta bainu osteko uneak gorputz osoko masajeak egiteko aprobetxatzea garrantzitsua da. Horrela, haurrak erlaxatu ez ezik, afektua jasotzen dute eta, gainera, muskuluen garapena sustatzen da.