Gizaki guztiak deiturik daude Jainkoaren Herri berriaren parte izateko. Horretarako, herri honek, bat izateari utzi gabe, mundu osoan zehar eta denbora guztietan hedatu behar du, Jainkoaren nahia bete dadin. Jainkoaren Herriaren batasun katoliko horretan sartzen dira eta nolabait lotzen zaizkio katolikoak, beste kristauak eta orokorki beste gizaki guztiak ere, Jainkoaren graziaz salbamenera deituak baitaude.