Please enable JavaScript.
Coggle requires JavaScript to display documents.
Espainiaren bilakaera politikoa XIX. mendean - Coggle Diagram
Espainiaren bilakaera politikoa XIX. mendean
Seiurteko Demokratikoa
Etapak
Lehen Errepublika (1873-1874)
Amadeo Savoiakoak dimititu eta gutxira, herritarren presioak eta errepublikanoek Gorteek Lehen Errepublika aldarrikatu zuten, eta Estanislao Figuerasen lehen presidente bilakatu zen.
1868ko Iraultza Loriatsua
Isabel II.a tronutik kentzeko eta sistema politikoa demokratizatzeko matxinada.
Behin-Behineko Gobernua (1868-1870)
Serrano jenerala buru zela gorte berriak deitu zituzten, eta haiek Konstituzio berria idatzi zuten. Izaera demokratikoa zuen.
Arazoak
Moderatuen eta Elizako zati baten oposizio gogorrari aurre egin behar izan zion, Borboiei leial izaten jarraitzen zuelako
Karlistek Karlos VII.a errege izendatzeko aprobetxatu zuten, eta beste gerra bat hasi zen.
Amadeo Savoiakoak ez zuen herritarren zati baten babesa atzerritarra izateagatik
Independentzia Gerra
Faseak
Ofentsiba frantsesak (1808-1812)
Napoleonek Espainia gehiena okupatu zuen.
Garaipen anglo-espainiarra
Napoleon Errusiara erretiratu zen, eta, Wellington jeneralaren laguntzaz, espainiarrek frantsesak garaitu zituzten.
Herri-erresistentzia (1808)
Abertzale-taldeek gerrillak antolatu zituzten frantsesen aurka. Frantziako armada garaitu zuten Bailénen.
Cádizko Gorteen legegintza-lana
1812ko Konstituzioak nazio-subiranotasuna, botere-banaketa, gizonezkoen sufragio unibertsala eta eskubideen adierazpen zabala onartzen zituen.
Cadizko Gorteek Antzinako Erregimena abolitzeko beste lege batzuk onartu zituzten: jaurgoak ezabatzea, gremioak abolitzea, Inkisizioa deuseztatzea, eta espainiar guztien berdintasuna legearen eta zergen aurrean.
Berrezarkuntza
Etapak
1885
Alfontso XII.a hil zen, eta haren emazte Maria Kristinak hartu zuen erregeordetza, semea, oraindik jaio ez zena, adin-nagusitasunera heldu arte.
1895-1898
Beste matxinada bat piztu zen Kuban, espainiar administrazioa ez baitzen gai izan uhartean erreforma politikoak egiteko.
1876ko Konstituzioa
Egonkortasuna bermatzeko ezarri zen.
Isabel II.aren erreinaldia
Erreginaordeen agintaldiak
Maria Kristina (1833-1840)
Isabelen osaba Karlosek ere ondorengo izan nahi zuen, eta haren izendapenari gerra deklaratuz erantzun zion urte hartan bertan.
Espartero progresista (1840-1843)
Karlismoaren garaile gisa zuen ospeari esker, erregeorde izendatu zuten. Baina, beste altxamendu moderatu batek Espartero dimititzera behartu zuen
Etapak
Hamarkada Moderatua (1844-1854)
Altxamendu moderatu batek Espartero dimititzera behartu zuen;
Gorteek Isabel II.aren adin-nagusitasuna aurreratu, eta erregina izendatu zuten.
Biurteko Aurrekoia (1954-1856)
Progresistek beste altxamendu militar bat gauzatu zuten.
Batasun Liberala (1856-1868)
Gobernu moderatuek oso modu autoritarioan jokatu
zuten, Gorteak alde batera utziz eta errepresio handia gauzatuz. Egonkortasuna lortu arte.
Fernando VII.aren erreinaldia
Etapak
Hirurteko Liberala (1820-1823)
Riego jeneralak zuzendutako altxamenduak arrakasta izan zuen Cabezas de San Juanen. Erregea Cadizko Konstituzioa zin egitera behartu zuten, eta galdutako askatasuna berreskuratu zen.
Seiurteko Absolutista (1814-1820)
Konstituzioa bertan behera utzi, eta monarka absolutu gisa gobernatu zuen sei urtez. Antzinako Erregimenera itzuli zen.
Zorigaiztoko Hamarkada (1823-1833)
Fernando VII.ak botere absolutua eta Antzinako Erregimenaren bidea berreskuratu zituen. Hala eta guztiz ere, Fernando VII.aren gobernuek aurre egin behar izan zioten monarkiaren gainbehera eragin zuten zenbait arazori: Krisi ekonomiko larria, Gerra koloniala eta Ondorengotza-gatazka.
Hispanoamerikar independentzia
Espainiar Inperioko kolonia amerikarretan gertatu ziren gatazka armatu batzuk sortu zuten. Independentziaren aldeko gerra hauek, Espainiarekiko leialak ziren agintari kolonialen aurka borrokatu zuten, hauek euren amerikar jabegoaren kontrola mantentzea bilatzen zutelako.