Leku bat ekuatoretik gertuago egon eta egunaren iraupenean aldaketa txikiagoa izango du, eguzki-energiak eragin bertikalago eta intentsitate handiagokoa, tenperatura beroagoak eraginez. Leku bat ekuatoretik urrutiago egon eta eguzki energiak angelu txikiagoz eragingo dio, neguan egunak motzago izango dira, hotza areagotuz. Lekua poloetatik gertuago bada, eguzki izpiek angelu oso txikian helduko dira, urtean hilabete gutxitan, neguan ez baita eremu haietan eguzkirik ateratzen. Horrek urte guztiko tenperaturak oso baxuak izatea eragingo du.