Please enable JavaScript.
Coggle requires JavaScript to display documents.
Mikroorganismo eta forma azelularrak, image, image, image, image, image,…
Mikroorganismo eta forma azelularrak
Azelularrak
Ez dira izaki bizidunak beraien bizi funtzioak egiteko beste izaki bat behar dutelako
Biroideak. Harizpi bakarreko RNA zati laburra. Ez dute proteinarik kodetzen eta infektatutako zelulan transkribatzen dira, ugaltzeko. Gero, biroide berriak beste zelula batzuk infektatzen dituzte. Landare eta onddoen parasitoak dira gehienbat.
Prioiak. Gaizki tolestutako proteinak dira. Ugaldu eta erreplikatu daitezke, azido nukleikorik gabe. Nerbio sisteman arazo larriak sortzen dituzte. Ugaztunok PrPc deitutako proteina dugu nerbio sisteman. Prioiak proteina honekin kontaktua egitean, haren itxura aldatzen du eta prioi bihurtzen du. Azkenean proteina normalak desagerten dira eta prioiak ugaritzen dira, neuronak suntsituz.
Birusak. Parasitoak dira, zelula hostalaria behar dute metabolismoa egiteko. Bizidun eta bizigabeen arteko mugan kokatzen da.
Egitura
Azido nukleikoa. RNA edo DNA izan daiteke.
Kapside izeneko bilgarri proteikoa. Material genetikoa inguratzen du. Kapsomero izeneko unitate txikiz dago osatuta.
Birus batzuek beste bilgarri bat dute, lipidoz osatutakoa
Sailkapena
Infektatzen duten zelularen arabera
Animalia-birusak
Landare-birusak
Bakteriofagoak
Material genetikoaren arabera
DNA birusak
RNA birusak
Kapsidearen itxuraren arabera
Ikosaedrikoak. Ikosaedro itxurako kapsidea, lipidozko bilgarria izan dezakete ala ez.
Helikoidalak. Helize itxurako kapsidea, harizpi bakarreko RNA dute material genetiko gisa.
Konplexuak. buru ikosaedrikoa, buztan helikoidala eta harizpi bikoitzeko DNA dute. Buztanak ostalariari itsasteko egiturak ditu.
Ugalketa
2 ziklo, batzuk litikoa bakarrik besteak biak.
Ziklo litikoa. Finkatzea eta sartzea, zelularen metabolismoa erabiltzea, muntaketa eta birusak askatzea.
Ziklo lisogenikoa. Finkatzea eta xurgatzea, azido nukleikoa zelulan txertatu. Egoera horretan hainbat denboran zehar geratu daiteke, zelula normal funtzionatzen du eta beste zelula batzuei birusaren material genetiko pasatu ahal die. Baldintza egokietan, ziklo litikoa hasten da.
Mikrobioen metabolismoa eta nutrizioa
Mikrobioen metabolismoa
Fotoautotrofoak. Eguzki energia erabiltzen dute, materia ez-organikoa organiko bihurtzeko.
Fotoheterotrofoak. Eguzki energia + materia organikoa.
Kimioautotrofoak. Energia kimikoa erabiltzen dute, materia ez-organikoa organiko bihurtzeko.
Kimioheterotrofoak. Energia kimikoa + materia organikoa
Heterotrofoen nutrizioa
Fagotrofoak. Bizimodu askea dute, fagozitosiaren bidez elikatzen dira.
Sinbiotikoak. Beste organismo batekin batera bizi dira, biek onurak jasotzen dituzte.
Saprofitoak. Mantenugaiak xurgatzen dituzte materia organiko hondakinetik
Parasitoak. Beste organismo bati esker eikatzen dira, gaixotasunak sor ditzakete.
Mikroorganismoak
Mikroorganismoak gaixotasun infekziosoen eragileak
Gaixotasunak sortzen dituzten mikroorganismoak patogenoak dira. Patogenoa organismo osasuntsu batean sartzeari infekzio esaten zaio. Defentsak ahulak ditugunean infektatzen duten mikroorganismoak oportunistak dira.
Teoria mikrobianoa
Patogenoa animalia gaicxoetan dago, osasuntsuetan ez.
Patogenoa gaixotik bereizi behar da eta kanpoan kultibatu.
Kultibatutako mikroorganismoa gaixotasuna eragin behar du animalia osasuntsu batean
Agente hori berriro isolatu behar da eta hasierakoaren berdina izan behar da.
Birulentzia. Honen bidez mikroorganismoak eragin dezakeen kalte maila neurtzen da. 2 faktore.
Ahalmen inbaditzailea
Toxina. Mikroorganismoak sortzen duen substantzia kaltegarria
Endotoxinak. Ez dira hilgarriak eta tenperatura ez die eragiten. Bakteria gram negatiboen lipopolisakaridoak dira. Crohn da honen adibidea
Exotoxinak. Proteina disolbagarriak dira, beraz oso urrun eragin dezakete. Tenperatura altuetan galtzen dira eta hilgarriak izan daitezke. Adibidea: Botulismoa
Gaixotasun infekziosoak. Organismoan patogenoak eragiten dituen kalteak. 3 baldintza: Mikroorganismoaren birulentzia, ostalariaren erresistentzia eta parsito kopurua
Transmititzeko bideak
Zuzena. Organismo batetik bestera zuzenean pasatzen da
Zeharkakoa. Ura edo elikagaien bidzko transmisioa. Patogenoa asko ez duenez bizirauten, gertutasiuna beharrezkoa da.
Bektoreak. Patogenoa eramaten duten animaliak baina pairatzen ez dutenak. Adb. eltxoak
Hedatzea
Endemikoa. Eremu jakin batean soilik daudenak. Adb. sukar horia
Epidemia. Eremu batean ohiko mailatik gora dagoenean. Gripea
Pandemia. Mundu osoko epidemia. Covid
Prebentzioa
Eskuak garbitzea, desinfekzioa, preserbatiboak, etab.
Bakartzea. Gaixoak osasuntsuengatik bereiztea
Koarentena. Gaixorik ez egon arren eramailea izan daitekenak bakartu
Txertoak. Indibiduo osasuntsu bati patogeno ahuldu bat txertatzea, benetako parasitoaren aurrean erantzun inmunologiko eraginkorragoa egoteko
Faseak
Inkubazioa. Patogenoa sartzetik sintomak garatu arte. Patogenoa kutsatu daiteke
Garapena. Sintomak agertzen dira eta gaixotasuna aurrera doa. Tratamendua behar ohi da
Gaixondoa. Sendatzetik ossuna berreskuratzerainoko denbora. Gaixotasuna eta indibiduoaren arabera alda daiteke
Sendabideak
Antibiotikoak. Bakterio eta onddoak tratatzeko. Modu zuzenean hartzen ez badira, patogenoa erresistentea bihurtu daiteke.
Antimikotikoak. Onddoak tratatzeko
Antibirikoak. Ostalarien metabolismoan eragina dute, birusak bere burua erreplikatu ez dezan
Azterketa
Kultiboak egiten dira. Mikroorganismo mota bakarreko kultiboa lortu behar da (hazkuntza axenikoa), horretarako erein bat bakartu behar da.
Hazkuntza ingurunea. Mikroorganmismoak bertan ahazten dira, gel edo likidoa da eta behar dituen nutrienteak ditu. Mikroorganismoaren eskakizunak bete behar ditu: C/N iturriak, aerobio/anaerobio den eta T eta PH
Loditasuna
Solidoak. Solidotzaile bat dute eta petri plaketan egiten dira. Gardenak dira koloniak ikus daitezen.
Likidoak. Saldak, saio hodietan edo erlenmeyerretan egindakoak
Osaera
Orokorra. Mikroorganismo askoren hazkuntza ahalbidetzen du.
Bereizgarria. Mikroorganismo talde bakarra haz daiteke
Hautakorrak. Mikrobio batzuk inhibitu eta beste batzuei laguntza ematen diete
Ereitea. Mikroorganismoak ugaltzeko prozesua, egoera optimoa prestatzen da. Funtzezkoa da ikerketarako
Esterilizazio baldintzak
Hazkuntza ingurua eta tresnak aurretik esterilizatzea
Lan egitea kabina esterilean edo suaren inguruan
Pipeta edo ereite uztaila erabiltzea
Bakartzeko teknikak
Ildaska. ereite uztailarekin, plaka solido batean igurtzea.
Diluzio bankuen bidez. laginaren diluzioak egiten dira mikroorganismo kopurua txikitzeko. Azkenean, koloniak elkarrengandik bananduko dira
Bakterioen gene transferentzia
Bakterioek geneak transferitzeko gai dira, aldakotasun genetikoa sortuz.
Eraldaketa. Hildako bakterio baten DNA beste batean sartzen da. Azken hau konpetentea da.
Konjugazioa. Pilien bitarteko transferentzia zuzena. Geneak eta plasmidoa pasatzen dira bakterio batetik bestera
Transdukzioa. Birusa da garraiatzailea. Ziklo lisogeniko baten ostean, birus batek bakterio ostalararen DNA eramaten du eta beste batean txertatzen du.
Gene transferentzia horizontal artifiziala. Ingenaritza genetikoarri esker, espezie berriak sortu, akats genetikoak ezabatu eta konposatu berriak sortu daitezke.
Antibiotikoekiko erresistentzia. Bakteria batek mutazio bat jasaten du eta gene transferentzia horizontalari esker beste bakterioei pasatzen die, bakteria guztiak erresistente bihurtuz. gero eta bakteria multierresistente gehiago dago.
Multierresistenteak es sortzeko bideak antibiotikoak modu egokian erabiltzea eta txerto eta higienearen bidezko prebentzioa dira.