SONATA: musika forma honen formarik hedatuena, hiru edo lau mugimendu dituen eta bat, bi edo hiru instrumenturentzako idatzitako lan bat da.
SINFONIA: kamera-orkestrarentzat edo orkestra handiarentzat idatzitako musika lana da, oro har sonata forma duena. Kontzertuak hiru mugimendukoak diren bitartean, sinfonia, sonata bezala, laukoa da. Baina badago salbuespen bat.
OPERA: antzerki mota bat da. Testua (librettoa) abestien bidez antzezten dute abeslariek eta musika-talde batek akonpainamendua egiten die ahost-atalei. Italiar hitza "opera"-ren esanahi "lana" da.
ORKESTRA SINFONIKOA: Orkestra sinfonikoa musika-tresnen
jotzaileez osaturiko talde handia da. Perkusio, haize eta harizko musika-tresnak jo ohi dituzte musikariek; tinbre desberdinekoak, beraz. Dena den, musika-tresna gehienak hari-izaten dira. Zuzendari baten agindupean aritzen dira: hark koordinatzen ditu orkestrako musikari guztiak. Normalean, musika klasikoa jotzen dute orkestrek.