Errenazimenduaren ondoren Barrokoa hasi zen. Garai honetako artea gehiegi apaindua zela esan arren, musikak beste bide bat jarraitu zuen, nabarmentzeko moduko berezitasunekin. Musikaren ezaugarri nagusiak hauek izan ziren: monodia polifoniaren gainetik gailentzea, hau da, ahots bakarreko kantura itzultzea, eta musika molde xumeagoak erabiltzea.
Musika-tresnak egiteko lantegien gorakadak eta teknika hobekuntzek obra korapilatsuagoak sortzea ahalbidetu zuten. Horri esker, musika gero eta jende gehiagorengana iritsi zen, eta aristokratek musika propaganda modura erabili zuten, beren agintea goratzeko jauregietan kontzertu areto txikiak eraikiz.