Please enable JavaScript.
Coggle requires JavaScript to display documents.
ONDORIOAK - Coggle Diagram
ONDORIOAK
-
-
SINDIKATUEN SORRERA
PSOEren sorrera (1879):
- Pablo Iglesiasek Espainiako Langile Alderdi Sozialista (PSOE) sortu zuen.
Elkarteen Legea (1887):
- Sindikatuen sorrera legeztatu zuen.
UGT sindikatuaren sorrera (1988):
- UGT (Langileen Batasun Orokorra) sortu zen Bartzelonan, PSOErekin hertsiki lotuta.
- Marxismo zientifikoaren oinarriak defendatzen zituen eta anarkismoaren metodo indarkeriazkoak gaitzesten zituen.
Langile-mobilizazioen gorakada Bizkaian:
- 1890eko maiatzaren 1ean Bizkaiko lehen langile-greba egin zen.
- 1890etik 1910era bitartean, 5 greba orokor handi izan ziren Bizkaian, langile-mobilizazioaren gune nagusietako bat bihurtuz.
CNTren sorrera (1910):
- CNT (Lanaren Konfederazio Nazionala), sindikatu anrkista, sortu zen.
- Espainiako anarkismoa bi taldetan banatu zen:
- Sindikalista (moderatuagoa)
- Erradikala (zuzeneko ekintzen aldekoa, atentatu terroristak barne).
1909ko Aste Tragikoa:
- Lan-gatazkek indarra hartu zuten.
1910eko meatzaritza greba Bizkaian:
- Lan-orduen murrizketa lortu zen.
-
NAZIONALISMOA
Foruak galdu izanaren erresuminak eta bizimodu tradizionalak: 1876an Foruen galera eta aldaketa sozialek sortu zuten desoreka eta haserrea, eta hori izan zen mugimendu nazionalista sortzeko oinarrietako bat.
Mugimendu nazionalista: XIX. mendearen azken herenean, foruen galera eta bizimodu tradizionalen galtzea zirela eta, abertzaletasunaren ideologia sortu zen, antikapitalista eta langile-mugimendu sozialistaren kontrakoa izan zena.
Sabino Arana eta bere rola: Sabino Arana, familia karlistakoa eta abertzaletasunaren sortzaile nagusia, izan zen mugimendu nazionalista horren buru. Bere ideologia Euskal Aberria edo Euzkadi izeneko nazio independente baten aldekoa zen.
Arraza, historia eta hizkuntza: Aranaren ideologia oinarritzen zen euskal historia, hizkuntza eta arraza kontzeptuetan, eta horiek ziren bere nazionalismoaren zutabe nagusiak.
Eusko Alderdi Jeltzalea (EAJ): 1895ean, Sabino Arana Bilbon Eusko Alderdi Jeltzalea sortu zuen. Alderdia eztabaida politikoan murgilduta zegoen, independentismoaren aldekoen eta estatuaren barruan autonomia nahi zutenen artean.
ARANISMOA
-
-
-
Nazio oinarria: Arraza, hizkuntza, izaera, ohiturak, nortasun historikoa “foruak” eta “Jangoikoa eta Lagizarra”.
-
-
-
-