Errepresioari dagokionez, egia da, gauza bat debekatzen digutenean, gero eta behar gehiago sortzeko joera daukagula. Baina nire ustez ez gauza danekin, erretzea, mobilaren erabilpena klasean, edatea, besteak beste. Amaiak klasean oso adibide ona jarri zuen honetarako∶ klasean erderaz hitz egitea txikitatik debekatu digute, eta argia da errebote efektua egin duela. Beraz, ez baligute hori debekatzen, euskaraz hitz egingo genuke? Nire aburuz ez, eta erderaren erabilpena galaraztea ezinbestekoa ikusten dut, bestela gure hizkuntza guztiz galduko lirateke.