Gutun honetan, alde batetik, Paulok filipoarrei zien maitasuna agertzen digu. Beste aldetik, «Kristoren gurutzearen aurka dabiltzanek» elkarteak ebanjelioarekiko duen zintzotasuna arriskuan jarriko duten beldurra adierazten du. Kristau juduzaleez ari da, legeko arau zaharkituak –erdainkuntzarena, esate baterako– betearazten saiatzen baitziren, Kristorenganako sinesmenean tinko irautera eta larrialdian bozkarioz bizitzera dei egiten die Paulok.