Please enable JavaScript.
Coggle requires JavaScript to display documents.
ZIRKUITU HIDRAULIKOAK ETA PNEUMATIKOAK - Coggle Diagram
ZIRKUITU HIDRAULIKOAK ETA PNEUMATIKOAK
Zirkuitu hidrauliko eta pneumatikoek indarra puntu batetik bestera eramateko gaitasuna dute, eta jariakinen propietateetan oinarritzen dira.
Zirkuitu pneumatikoetan erabiltzen den gasa airea izaten da.
Zirkuitu hidraulikoetan, berriz, olio sintetikoak erabiltzen dira gaur egun, urarekiko duen abantaila baita olioak ez dituela metalak herdoiltzen.
Hiru Osagai
Zirkuitu elektrikoa (sorkuntza konpresorea)
Zirkuitu neumatikoa (kontrola eta garraioa)
Zirkuitu hidraulikoa (erabilera)
a) SORGAILUA
Zirkuituko jariakinari presioa emateaz arduratzen den gailua da.
b) TUTUAK ETA HODIAK
Jariakina sistema guztian zehar garraiatzeko
c) ERAGINGAILUAK (zilindroak)
Efektu sinpleko zilindroa:
Efektu sinpleko zilindroetan, zurtoina, sistema hidraulikoak bultzatuta, indarrez kanporatzen da, eta malguki baten bidez itzultzen da gero bere lekura.
Efektu bikoitzeko zilindroa
Efektu bikoitzeko zilindroak bi hodi ditu: jariakina batetik sartzen da eta bestetik irten. Jariakina bi noranzkotan mugitzen denez, indar berbera lortzen da zurtoinaren aurrerako eta atzerako mugimenduetan.
Hodietatik datorren jariakinaren presioa lan mekaniko bihurtzen duten osagaiak dira.