Please enable JavaScript.
Coggle requires JavaScript to display documents.
MENDEKOTASUN EGOERAN DAUDEN PERTSONEKIKO KOMUNIKAZIOA - Coggle Diagram
MENDEKOTASUN EGOERAN DAUDEN PERTSONEKIKO KOMUNIKAZIOA
MEZUEN ELABORAZIOA ETA IGORPENA
Hitzezko eta hitzik gabeko elementuen konbinazioa.
KOMUNIKAZIOAREN HITZEZKO OSAGAIAK
Hitzezko osagaiek hitzak erabiltzen dituzte ideiak komunikatzeko, hizkuntza-arauei jarraituz. Hitz egitean eta entzutean, gramatika-, semantika- eta gizarte-arauak ikasten dira. Hiztegia zenbat eta aberatsagoa izan eta diskurtsoaren egitura orduan eta zehatzagoa izango da mezua. Komunikazioaren eraginkortasuna hartzaileak mezua behar bezala interpretatzeko duen gaitasunaren araberakoa da.
HITZIK GABEKO KOMUNIKAZIOAREN OSAGAIAK
Hitzik gabeko osagaiek keinuak, intonazioa eta aurpegiko adierazpenak bezalako seinaleak dituzte. Modu subkontzientean funtzionatzen dute eta hitzezko mezua erregulatzen dute, esanahia zabalduz edo aldatuz. Ahozkoetan (intonazioa) eta ez-ahozkoetan (keinuak, jarrera) banatzen dira.
Hitzik gabeko ahozko osagaiak
Parahablak tonua, abiadura, etenaldiak eta hiztunaren emozioak, segurtasuna eta sinesgarritasuna transmititzen dituzten beste ahots-elementu batzuk biltzen ditu.
Hitzik gabeko osagai ez-ahozkoak
Ahozkoak ez diren hitzik gabeko osagaien artean daude kinesia, proxemia eta itxura pertsonala, hala nola janzkera eta higienea.
Kinesia
:
Kinesiak keinuak, aurpegi-adierazpenak, irribarreak, begiradak eta gorputz-mugimenduak biltzen ditu. Keinu-lengoaiak gorputza erabiltzen du, bereziki eskuak, komunikatzeko.
Proxemia:
Proxemia komunikazioan espazioa erabiltzeari dagokio. Lau hurbiltasun-eremu daude, eta haien erabilera egokia funtsezkoa da komunikazio eraginkorra izateko. Distantzia edo hurbiltasun gehiegi izateak eragina izan dezake elkarrekintzan eta komunikazio-giroan.
KOMUNIKAZIO ESTRATEGIA KONBENTZIONALAK
Hizkuntza-gaitasun mugatuak dituzten pertsonekiko komunikazioa hobetzeko, ohiko trebetasunak erabili behar dira. Elkarrizketa trebetasunak, hau da ,entzute aktiboa eta enpatia.
HITZEZKO HIZKUNTZAREN MANEIUA
:
Hitzezko hizkuntza da bitartekorik eraginkorrena, baina pertsonaren beharretara eta zailtasunetara egokitu behar du, hitz egiteko, entzuteko edo ulertzeko arazoetara. Funtsezkoa da mezua eta estrategiak egoeraren eta afektazioaren intentsitatearen arabera egokitzea.
Mezua sinplea izan dadin ahalegintzea.
Pertsona solaskidearen ahalmenetara
egokitzea.
Mezu egituratua ematen saiatzea.
HITZIK GABEKO KOMUNIKAZIO ESTRATEGIAK
Hitzik gabeko osagaiek komunikazioan garrantzia handia dute, bereziki pertsonek hitz egiteko zailtasunak dituztenean, eta osagai horiek komunikatzen den pertsonaren beharretara egokitzeko beharra.
Aurpegi adierazpena:
Konplizitatea adierazi aurpegi-adierazpen eta begi kontaktuarekin.
Keinuak eta imintzioak
: Gorputz-mugimenduak lagundu behar dute mezua ulertzen.
Mezuaren igorpena
: Komunikazioa jariakorra eta egokitua izan behar da.
Distantzia egokia:
Mantendu distantzia egokia, informazioa ondo jasotzeko eta emozionalki eroso egon dadin.
ELKARRIZKETA TREBETASUNAK
Pertsonen arteko elkarrizketa ez-formalak gizarte-harremanak sustatzeko eta komunikazioa errazteko erabiltzen dira. Komunikazio-trebetasunak erabiltzeak garrantzi handia du, batez ere hizkuntza-ahalmena mugatuta duten pertsonen kasuan.
Jarrera irekia erakustea.
Eragin-trukean edo interakzioan komunikatzea.
Parte-hartzea bilatzea.
Hitzik gabeko komunikazioak erabiltzea
ENTZUTE AKTIBOA ETA ENPATIA
Komunikazio-trebetasun mugatuak dituzten pertsonek, askotan, ezin dituzte beren beharrak edo nahiak adierazi, eta horrek frustrazioa eta isolamendua ekar ditzake. Konfiantza sortzeko eta komunikazioa errazteko:
Entzute aktiboa
Enpatia