Please enable JavaScript.
Coggle requires JavaScript to display documents.
Gizarte-Morala, image, «Etxean beti esan didate pertsona batek inoiz ez…
Gizarte-Morala
-
Izaki sozialak gara
Gure gizarteak barneratu nahi digun mezua oso argia da: «ardura zaitez zutaz bakarrik». Gazteen artean, adibidez, boluntariotzak gero eta indar gutxiago dauka.
Beste batzuk laguntzeko gogoa omen dute, baina hau diote behin eta berriro: «Guk ezin dugu ezer egin egoera aldatzeko».
Gizarte-egitura zuzenak laguntza izugarria eskaintzen dio pertsonari beraren garapenerako. Zuzentasunik gabeko gizarte-egitura, ostera, oztopo eta mehatxugarria da pertsonaren etorkizunerako.
ELIZAREN GIZARTE-DOTRINA
-
RERUM NOVARUM 1891
Behartsuen alde Elizak egin duen lan izugarria ahaztu gabe, Elizak gizartean zeuden arazoei buruz egindako hausnarketa nahiko «berria» da.
XIX. gizaldiko aldakuntzarik handienetarikoa industriaren agerpena izan zen eta honen ondorengoz, sorturiko gizarte mota eta gizarte harreman berriak: jendea hirietan pilatu zen, hamalau ordutik gorako lanaldiak, soldata lotsagarriak… Elizak ez zuen erreakzionatu XIX.
1891tik AURRERA
Lehenengo aldi batetan Elizaren gizarte doktrina industrializazio-garapenak sorturiko gizarte-istiluetarantz zuzendu bazen ere, bigarren aldian zabaldu egin du bere ikuspegia herrien arteko harreman eta arazoei adituz .
-
-
«Etxean beti esan didate pertsona batek inoiz ez duela galdu behar besteenganako begirunea, besteek gogaitzen bagaituzte, traba egiten badigute edo, besterik gabe, ezagutzen ez baditugu ere. Bakarrik ez nagoela jakiteko aukera ematen didate besteek. Gogorarazi egiten didate ez naizela uharte bat eta bertara ezin dela inor hurbildu eta are gutxiago bertan geratu. Derrigortu egiten naute nire baitan eta nigandik kanpo gertatzen diren gauzetan pentsatzera. »