Adibidea: Familien osaketa aztertzea helburu duen ikerketa batean, Urizarko Udalak galdera hau egin zien 60 familiari: Zenbat kide bizi zarete etxean?
Hauek izan ziren bildutako balioak: 6 familia kide bakarrekoak, 13 familia bi kidekoak, 14 familia hiru kidekoak, 18 familia 4 kidekoak, 6 familia 5 kidekoak, 2 familia 6 kidekoak eta familia bakarra 7 kidekoa.
-