Please enable JavaScript.
Coggle requires JavaScript to display documents.
NATURAKO INDARRAK - Coggle Diagram
NATURAKO INDARRAK
MAGNETISMOA
Imanak
Gorputz jakin batzuk zenbait metal erakartzeko gauza dira; adibidez, burdina. Horretarako gai dira indar magnetikoa dela eta. Gorputz horiek imanak dira. Iman bakoitzak bi polo ditu: ipar (I) eta hego (H) poloak.
-
-
-
Eremu magnetikoa
Indar-lerroak ipar polotik abiatu eta hego polora iristen diren lerro itxiak dira, eta indar magnetikoek nola eta non diharduten adierazten digute.
Iman batek eragina duen guneari eremu magnetiko deritzo.
-
INDAR ELEKTRIKOA
Karga elektrikoak
Materiak elektrizitatea du, eta hura materiaren beraren izaerarekin lotuta dago
Bi karga edo gehiago hurbiltzen ditugunean, indar elektriko deritzogun indar bat sortzen da.
Karga elektrikoa materiaren propietate bat da. Bi karga-mota daude: karga positiboak eta karga negatiboak
Bi karga hurbiltzen ditugunean, urrutiko indar bat agertzen da haien artean. Indar hori kargen balioaren araberakoa da:
-
-
-
-
-
INDARREN EZAUGARRIAK
-
Indar bektorea
-
Intentsitatea
Zenbakizko balioa newtonetan. Zenbat eta bektore luzeagoa, orduan eta indarraren intentsitate handiagoa.
-
-
Indar-sistemak
-
Indar-sistema gorputz bati aldi berean eragiten dioten indarren multzoa da. Indar horien guztien ordez, efektu bera izango lukeen indar bakar bat egon liteke: indar erresultantea.
-
Indar elkarzutak
Indar erresultantea bat etorriko da gorputzari eragiten dioten indarrek eratutako laukizuzenaren diagonalarekin.
UKIPEN-INDARRAK
Indar elastikoa
Robert Hooke fisikaria ohartu zen malgukiaren luzapena (x) eta malgukiari aplikatzen zaion indarra (F) proportzionalak direla. Hala, bien arteko erlazioa finkatu zuen, Hookeren legea, hain zuzen ere:
F= K . X
Tentsio-indarra
Tentsio-indarra dago gorputz batetik tira egiten den egoeretan, horretarako kable edo soka bat erabiltzen bada.
Sokak loturik duen objektutik tira egitean diharduen indarrari tentsio-indar esaten zaio.
Marruskadura-indarra
Marruskadura-indarrak aplikatzen den indarraren kontrako noranzkoan jarduten du, eta haren intentsitatea elkar ukitzen duten azalen araberakoa da
ELEKTROMAGNETISMOA
Oersteden esperimentua
Hans Christian Oerstedek ikusi zuen, 1820an, iparrorratzek duten orratzaren orientazioa aldatu egiten dela korronte elektrikoa gertutik pasarazten denean.
Esperimentu horren bitartez, korronte elektriko batek eremu magnetikoa eratzen duela frogatu zen.
Faradayren esperimentua
Michael Faradayk ideia aparta izan zuen 1831n: korronte elektrikoak iparrorratza higiarazten badu (iman bat delako), imanak higituz korronte elektrikoa sortu ahal izango da.