Please enable JavaScript.
Coggle requires JavaScript to display documents.
GLOBALIZAZIOA - Coggle Diagram
GLOBALIZAZIOA
INGURUMEN-POLITIKA
Ingurumena maila guztietan ari da hondatzen, eta eskumenak dituzten agintariek ez dute arrakastarik izan kalte horiei aurre egitean.
INGURUMEN-POLITIKA natura-baliabideak mantentzen lagunduko duten araudi eta neurriak garatzea eta aplikatzea da.
Garrantzitsuenak
ENERGIA BERRI ETA BERRIZTAGARRIAK SUSTATZEA, hala nola eguzkiarena, haizearena edo mareena (marea-energia).
ZERGAK ETA ISUNAK jartzea jarduera kutsatzaileei, eta ez-kutsatzaileei, berriz, DIRU-LAGUNTZAK ematea.
INGURUMEN-HEZIKETA ematea publizitate-kanpainen eta ikastaroen bidez, baina baita hezkuntza-sistemaren bidez ere.
GLOBALIZAZIO-FAKTOREAK
Bost faktoretan oinarritzen da globalizazioa: teknologian, finantzaketa-aukeretan, liberalismo ekonomikoan, beharrak berdintzean, eta azkenik, produktu, prozesu eta arauak orokortu edo estandarizatzean.
Faktoreak
LIBERALISMO EKONOMIKOA: Estatuen esku-hartzearen aurrean ekinbide pribatua defendatzen duen pentsaera ekonomikoa. Hesiak ezabatzea, batez ere, diruaren mugimenduei. (kapitalismoa)
-
-
-
-
Definizioa
Azken hamarkadetan, merkantzien, pertsonen eta kapitalen mugimenduak ugaritu egin dira, eta ideien eta ezagutzen hedapena ere bai. Eta, horrenbestez, azkartu egin da ekonomiak eta mugak mundura irekitzeko prozesua ere. Globalizazioa esaten zaio prozesu horri.
GLOBALIZAZIOA muga geografikorik gabeko munduko merkatua sortzeko prozesuari deritzo.
KLIMA-ALDAKETA
KLIMA-ALDAKETA
Kezka handiena eragiten duen ingurumen-arazoa da; izan ere, iraunkorrak izan daitezke ondorioak, eta horrek esan nahi du hurrengo belaunaldien bizi-kalitateari eragingo diotela.
-
GARAPEN JASANGARRIA
GARAPEN JASANGARRIA pertsonen egungo beharrak asetzen dituen garapena da, etorkizuneko belaunaldiek beren beharrak asetzeko duten ahalmena arriskuan jarri gabe.