Araknidoak:
Inguru bero eta idorretan bizi dira, eta haragijaleak dira.
Gorputzean, bi atal bereizten dira.
Zefalotoraxa: Aurreko aldean, azazkal edo matxarda formako bi apendize ditu, kelizeroak, jateko erabiltzen dituenak; beste pareak, pedipalpoenak, zentzumen eta babes-funtzioa betetzen du. Gainera, lau hanka pare ditu.
Sabelaldea: Araknido gehienetan, ez dago segmentatuta, eta puxika forma du.