Gizakiaren lokomozio-aparatuak bilakaerak izan ditu denboran zehar. Badirudi gizakiaren aurrekoak hanken eta besoen gainean ibiltzen zirela, baina orain, hanken gainean bakarrik ibiltzen gara. Horrela, mugimenduak errazago egiten ditugu, abiadura irabazi dugu, baina, batez ere, eskuak libre ditugu hainbat tresna erabiltzeko.