Please enable JavaScript.
Coggle requires JavaScript to display documents.
HISTORIAKO KORRONTE BERRIAK - Coggle Diagram
HISTORIAKO KORRONTE BERRIAK
GIZARTE ZIENTZEN KORRONTEAK
Gizarte Zientziak ez dira beti “berdinak” izan, edo argudio edo postulatu berberak erabili.
Nola ikusten dugun eta aztertzen dugun gizartea eta mundua aldatu egin da, eta ez da zerbait objetiboa izan.
Gure pertzepzioa garatzean kontuan hartzen dugu non gauden, gure maila ekonomikoa, ikasketa maila, ...
KORRONTE HISTORIOGRAFIKO BERRIAK: EMAKUMEEN HISTORIOA
Historiografia tradizionala aldatu dute: eurozentrikoa,
androzentrikoa…
Subjektu berriak, diskurtso berriak… gure mundua ikusteko modu berriak
HELBURUA:
Korronte edo joera horiek historiagintzaren tradizionalari eta mendebaldar historiaren kontaketari desafioa egitea da.
TEORIA POST KOLONIALA
Diskurtso kolonialaren logikak, hain zuzen ere, "bata" eta "bestearen" arteko harreman dialektikoari entzuten dio.
Bestetasuna norbanakoarengandik bereizten dena
adierazteko erabiltzen den irudikapena da.
Bestearen existentzia eta definizioak berebiziko garrantzia dauka norbanakoak bere identitatea sortzeko eta munduan daukan posizioa adierazteko, baita bere normaltasunaren parametroak ezartzeko ere.
Postkolonial kontzepuaren eta ikasketa kolonialen definizio
ematea oso zaila da: erabilera anitzek esanahi diferenteak gordetzen dituztelako, eta kolonizatutako testuinguru askori buruz hitz egiteko erabili delako.
Historia post‐koloniala, beraz, kolonizatuak izan direnen bizipenak eta prozesu politikoak, ekonomikoak eta soziokulturalak objektuak bailiran deskribatzea nahikoa ez dela ezagutarazten digu.
IKASKETA KULTURALAK
Ikasketa kulturalen jatorria XX.mende erdialdeko Erresuma Batuan kokatu ohi da.
Hainbat jakintza-esparruen eraginez hornituak, ikasketa kulturalak eklektikoak, heterogeneoak, irakiak, malgual eta mugikorrak dira.
HIRU ATALETAN BANATZEN DIRA ESPARRUAK
Mendebaldekoak (Post‐kolonialarekin bezalaxe) ez diren kulturen inguruan mendebaldarrok egiten ditugun irakurketa desitxuratuak agerian uztea
‐ "Menpekotasun‐egoeran" dauden edo botererik gabeko eta ahotsik gabeko kolektiboen inguruko lanak genero‐arraza‐ klase‐edo kultura‐ ezberdintasunaren azterketan zentratzea.
Kolektibo gutxien diskurtsoak aztertzea. Hor aurkitukoditugu historia ofizialez isilean mantendu dituzten ahotsak. Memoria eta oroipenak aztergai dituzten ikerketok ekarpen garrantzitsuak egin dituzte diktadura osteko garaien inguruan
Ikasketa kulturalen funtsa kulturaren kontzeptu zaba eta irekian, eta mundu garaikidearekiko ikuspuntu kritiko eta konprometituan oinarritzen da.
ZER DA KULTURA?
Forma anitz hartzen dituen zerbait, gizartearekin eta politikarekin etengabeko hartu-emanean dagoen zerbait da (bizimoduak, jarrerak, praktikak, ...)
EMOZIOEN HISTORIA
Gaur egun autore batzuk diotenez, biraketa
emozional baten aurrean egon gaitezke. Alde batetik, korronte horri atxikitako lan anitz argitaratu da, bestetik, instituzionalizazio‐prozesu bat ere egiten ari dela esan genezake.
Emozioen historiaren ahultasunetako bat
ikerketa-objektua definitzeko zailtasuna da.
EMAKUMEEN HISTORIATIK GENERO-HISTORIARA
Diferentzia sexuaren kontzeptua naturan oinarritzen zenez bazirudien sexuak emakumeen eta gizonen halabeharrezko patua adierazten zuela.
Generoaren kategoriak zera ahalbidetu zuen: emakumeen ustezko gutxitasuna arrazoi sozialei, eta ez naturari edo biologiari, zegokiela baieztatzea eta arrazoitzea.
Kontzeptu horren bidez berdintasunaren aldeko argumentuak hobeto jorra zitezkeela argudiatu zuten adituek.
Sexua:
Desberdintasun biologikoak.
Generoa:
desberdintasun sozial eta kulturalak.
GENERO IKUSPEGIA
Genero desberdintasunak, gizartean sortutako potere desorekak ulertu behar dira
Historian zehar sexu desberdintasunean oinarritutako genero rolak kontutan izan behar ditugu.
Genero estereotipo tradizionalak beste garai historikoetara aplikatzen ditugu.
EMAKUMEEN JARDUERAK
Maternitate biologikoa/soziala. Maternitatea erditzea baino gehiago da: zaintza.
Jardueren esleipena kulturala da (kultura batzuetan emakumeek ehizatzen dute)
Memoria eta harreman sozialak: gizartearen harremanak
EMAKUME HISTORIA ETA GENERO IKUSPEGIA
Emakumeen historia:
emakumeen historia garatzen
dutenak dira, emakumeak subjektu historiko bezala
Genero ikuspegia:
Genero arteko desberdintasunak, gizartean sortutako potere desorekak ulertu behar dira. Historian zehar sexu desberdintasunean oinarritutako genero rolak kontutan izan behar ditugu.
EMAKUMEEN HISTORIA
Emakumeen historia egin zutenen borondate nagusia emakumeen presentzia berreskuratzea izan zen
Historia androzentrikoa: gizonen historia azaltzen zituzten datuak, egoerak… bakarrik agertuko dira
Historia bera aldatzen du Emakumeen Historiak: Aztergai berriak proposatzen dituelako: ohiko bizitza, elikadura, ehungintza… eta Eginkizun sozial bakoitzari emandako garrantzia birpentsarazten duelako.