Please enable JavaScript.
Coggle requires JavaScript to display documents.
Ugalketa - Coggle Diagram
Ugalketa
Garapena
Bigarren hiruhilekoa
Fetuaren organoak oso garatuta daude baina heltzeko daude oraindik. Nerbio-bulkadak agertzen dira eta fetuaren sexua bereiz dezakegu. Amak mugitzen nabaritzen du. 30cm-koa ere izan daiteke, eta 700g inguru pisatzen du.
Hirugarren hituhilekoa
Hazkuntza oso azkarra da: organoak heldu egiten dira, eta fetua asko handitzen da. Ia beti, jaio aurretik, ahoz behera jartzen da eta amaren pelbisean sartzen du burua. 50cm ingurukoa da, eta 3kg pisatzen du gutxi gorabehera.
Lehen hiruhilekoa
Gorputz-atalak eta barne-organoak formatzen dira, pixkanaka, eta bihotza taupaka hasten da. Bigarren hilabetea amaitzerako, aurpegia, besoak, hankak eta hatzan bereizten ditugu, eta fetu esaten diogu enbrioiari 10cm eta 15g ingurukoa denean
Gametogenesia
Gametoak eratzeko prozesua da, gonadetan gertatzen da, emakumezkoen eta gizonezkoen organo espezialituetan.
Testikuluak
Gizonezkoen gonadak dira, eta espermatozoideak sortzen dituzte. Abdomeneko barrunbearen kanporaldean daude, eskroto deritzon azal-tolestura batean.
Espermatozoidea
Zelula txiki-txikiak dira, 50-70 mikrometro (µm) bitartekoak.espezializatuta daude, eta mugikortasun handiagoak dira.
Obulutegiak
Emakumezkoen gonadak dira (bi), eta obuluak sortzen dituzte. Pelbis-barrunbean daude, eta arbendola baten tamaina eta formakoak dira.
Erditzea
Haurra jaiotzeko prozesua da. Haurdunaldiaren amaieran, umetokia erritmikoki uzkurtzen hasten da, fetua amaren gorputzetik egozten du.
Zigotoa
Bi gametoetako nukleoek bat egiten dutenean, zigotoa eratzen da.
Obulu
Emakumezkoen gameto edo zelula sexualak dira. Neskato jaioberri batek 400.000 zelula ditu obulu bihurtzeko prest, baina azkenean, 450 bakarrik heltzen dira ugalkorra den bitartean.
Ernalketa
Bi gametoak elkartzeko eta zigotoa eratzeko prozesua da. Barneko prozesua da: emakumezkoaren ugaltze-aparatuan gertatzen da.
Fetua
Umekia garapen fasean dagoen ornodun bibiparoa da, fase enbrionario eta erditzearen artean dagoena. Umekiaren fasean ez da organo edo ehun berririk eratzen, jadanik daudenak garatzen dira.
-