Espezializazioa eta abantaila konparatiboa
Herrialde batek, ondasunak ekoiztean, ekoizpen modu efizientea aukeratu behar du. Horretarako, espezializaziorantz jo behar du, izan ere, espezializazioarekin baliabideak modu eraginkorrenean erabiliko ditu eta ondasun horren ekoizpena kosturik txikienean egitea lortuko du; horrela, prezio baxuenean elkartrukaketa egiteko gai izanik. Honek guztiak eramaten du, herrialdea, ondasun horren ekoizpenean abantaila konparatiboa izatea. Hau da,
EFIZIENTZIA --> ESPEZIALIZAZIOA --> KOSTU MINIMOAK --> PREZIO BAXUENAK --> ABANTAILA KONPARATIBOA
Herrialde guztiak espezializatzen badira eta denak ekoizpena kostu txikienetan egitea lortzen badute, herrialdeen arteko merkataritza baldintza ezin hobeagoan ematea lortuko litzateke, guztiek konparatiboki besteak baino modu efizienteenean egitea lortzen bait dute.