Munduko plastiko-metaketarik handiena Ozeano Barean dago. Zabor orban bat da, eta gero eta handiagoa da, gainera, adituen esanetan: Ameriketako Estatu Batuen eremua halako bi Kaliforniako (AEB) kostaldetik ia Japoniaraino iristen da. Zientzialariek plastikozko zooa esaten diote Ozeano Bareko orban horri.
Antzina, ozeanora iristen zen zaborra biodegradagarria zen, eta, denborarekin, desagertu egin da. Baina plastikoak luzaroan irauten duenez, mende erdia baino gehiago duten zaborak topatu dituzte Ozeano Bareko orbanean.