• Angiospermoak. Landare loredunak dira, obulua lorearen barruan babestuta eta gordeta dutenak. Landare loredun angiospermoen artean badira belarrak (garia...), landare loredun ohikoak (asuna, San Jose lorea, mitxoleta, kamamila...), zuhaixkak (intsusa, otea, elorri zuria...) eta zuhaitzak (gaztainondoa, pagoa, haritza, urkia...), bakoitza bere itxura eta izaerarekin.