Poliedro erregularretan, aurpegi guztiak poligono erregular berdinez osatuta daude. Guztira, bost poliedro erregular daude. Horiek aurpegi kopuruen arabera izendatzen dira, kopuruari dagokion aurrizkia, eta aurpegia esan nahi duen -edro atzizkia elkartuta: tetraedroa, hexaedroa, oktaedroa, dodekaedroa eta ikosaedroa (20 aurpegi).
-