Please enable JavaScript.
Coggle requires JavaScript to display documents.
Ekoizpenak eta prezioak - Coggle Diagram
Ekoizpenak eta prezioak
INFLAZIOA
Herrialde eta aldi orotan, prezio-maila jakin bat izaten dute ekonomia horretan zirkulazioan dauden ondasunek eta zerbitzuek. Baina prezio horiek igo egin daitezke, eta igoera hori oro har eta modu jarraituan gertatzen bada, inflazioa deritzon fenomenoa garatzen da. Batzuetan ordea, igo beharrean jaitsi egiten dira prezioak. Orduan deflazioa edo inflazio negatiboa dagoela esaten da.
-
INFLAZIO MOTAK
DEFLAZIOA: %0 baina gutxiagoko baloreetan ematen da. Ekonomia jarduerari kalte egiten dio, familiek kontsumitu beharrean aurrezten dutelako.
NEURRIZKOA: %3 inguruko baloreetan ematen da. Ekonomia jarduerari nahasmendurik gabe garatzen uzten dio.
ARRAPALADAKOA: %10 eta %99 tarteko baloreetan ematen da. Nekez kontrolatzeko moduan jartzen dira prezioak, eta arazo ekonomikoa eta sozialak izaten dira.
HIPERINFLAZIOA: %100 baino gehiagoko baloreetan ematen da. Diruak balioa azkar-azkar galtzen duenez, inor ez da hartaz fidatzen. Ekonomiaren krisi orokorrarekin dauka zerikusia.
HIPERINFLAZIOA: %100 baino gehiagoko baloreetan ematen da. Diruak balioa azkar-azkar galtzen duenez, inor ez da hartaz fidatzen. Ekonomiaren krisi orokorrarekin dauka zerikusia.
INFLAZIOAREN ARRAZOIAK
EKOIZPEN-KOSTUAREN IGOERA: Igo egiten bada, enpresek ekoizpen baliabideen truke ordaintzen dutena handituko da eta horrek ondasunen eta zerbitzuen prezioen igoera ere suposatuko du normalean.
ESKARIA HANDITZEA: Eskaria ekonomia batek eskain dezakeena baino handiagoa izanez gero, eskasia gertatuko da eta beraz, igo egiten dira prezioak.
DIRU GEHIEGI EGOTEA ZIRKULAZIOAN: Herrialde batek bere ekoizpenarekin bat datorren dirua baino gehiago jaulkitzen badu, jendeak badaki produktu berberak erosteko eta saltzeko diru gehiago dagoela zirkulazioa
-
DIRUAREN PREZIOA
Aurreko unitateetan ikusi dugun bezala, partikularrok interes tasaren datua erabiltzen dugu erreferentzia moduan gure mailegu-eragiketetan. Banku pribatuen eta publikoen arteko interesari, diruaren prezioa esan ohi zaio.
Dirua ordea, ez da banku pribatuetan sortzen, banku zentraletik baizik. Europan, Banku Zentralak jaulkitzen du dirua eta gero banku pribatuei mailegatzen die. Mailegu-mota horrek interesak ere baditu eta horri oinarrizko interesa edo diruaren prezio ofiziala deitzen zaio.
Hortaz, diruaren prezio ofiziala, herrialde bakoitzeko banku zentralak banku pribatuei mailegatutako diruaren oinarrizko interes-tasa da.
MONETA POLITIKA
Banku zentralek denon interes publikokoa kontuan hartuta finkatzen dituzte banku pribatuentzako maileguen baldintzak. Hain zuzen ere bi aldagai hauei erreparatuz:
Maileguan emandako diruaren prezio ofiziala: zenbat eta txikiago izan interesa orduan eta mailegu gehiago ematen dira, eta alderantziz.
Zirkulazioan dagoen diru-kantitatea: zenbat eta mailegu gehiago eman orduan eta diru gehiagok zirkulatzen du ekonomia batean, eta alderantziz.
Merkatu irekiko eragiketak, herrialde bakoitzeko banku zentralak banku pribatuei maileguak diru-prezio ofizial batean emateko egindako enkanteak dira.