Please enable JavaScript.
Coggle requires JavaScript to display documents.
gaia: Jesus eta bere garaiko gizartea, erlijio argazkia, fcc04ce3-ef0c…
gaia: Jesus eta bere garaiko gizartea
4.1 Palestina Jesusen garaian
Jesus jaio zen lurraldea, Palestina, aldi hartan Inperio Erromatarren probintzia zen.
Betebeharrak
Palestinarrak behartuta zeuden Erromari bi eratako zergak ordaintzera
Zuzeneko zergak: kopuru bat ordaindu behar zuten, ondasunen arabera.
Zeharkako zergak: egiten zituzten salmenta edo erosketengatik ordaindu beharreko ehunekoak.
Palestinarrek ezin zuten heriotza-zigorrik eman Erromaren baimenik gabe, epaiketak egin ahal izan arren.
Onurak
Palestinarrek Erromak eraikitako komunikabide-sarearen onurak jaso zituzten.
Erromaren administrazio-antolakuntzak posta-sistema eratu zuen eta horrek ere onurak zekarzkien palestinarrei.
Erromatarrek herri-lan ugari egin zituzten: akueduktuak, antzokiak, iturriak, termak... eta horrela palestinarren bizi-egoera hobetu egin zen.
Erromatarren aginte garaian, erromatarren eta palestinarren edo juduen arteko harremanek bake eta gatazka aldiak igaro zituzten.
Ankerkeria honen adibide bat Pontzio Pilato gobernari erromatarrak agindutako mila juduren gurutziltzatzea izan zen.
Jerusalemgo harresietan.
Palestinarren altxamendu batzuen ondoren, K.o. 70ean Tito jenerala Jerusalemen sartu zen beraren legioekin eta tenplua suntsitu zuen.
4.2 Palestinaren antolakuntza politikoa
Herodes l.a Handia
Erromako senatuak Palestina osoko errege izendatu zuen K.a. 37an eta K.o 4ra arte iraun zuen erregetza horrek.
Hala ere, bazuen nolabaiteko autonomia bere eskumenak erabiltzeko.
Tenplua berreraiki zuen eta garairik onenetan bezala apaindu zuen
Agintari eta administratzaile gisa zituen dohain handien parean, nabarmenena da haren ankerkeria handia, erregetzarentzako mehatxua zirela uste zuen guztien aurka.
Hil zenean bere hiru semeen artean banatu zuen erresuma, baina Erromak gobernari gisa soilik onartu zituen
Pontzio Pilato
Judeako gobernari erromatarra izan zen K.o. 26tik 37a arte
Haren egitekoa Palestinako zazpi administrazioak kontrolatzea zen, apaiz nagusi edo apaizburua
Gizon zurrun, bidegabe eta bihozgabe gisa azaldu ohi da.
Ebanjelioetan gizon ulerkor eta ikarati gisa agertzen da inoiz, Jesusen errugabetasunaz jabetu zena, baina egia esateko,
Biltzar Nagusia edo Sanedrina
Juduen aginte-organo berezia zen. Sanedrin hitzak “elkarrekin eseri, kontseilu” esan nahi du. Biltzar Nagusia parlamentuaren antzeko zen.
Erlijio-mailako epaitegi gorenaren lanak ere egiten zituen
Zaharrak
denak aristokraziakoak eta negozio-gizonak ziren.
Apaiz nagusia eta apaizak:
aduzeoak ziren, gehienbat.
4.3 Palestinaren gizarte- eta erlijio-egituraketa
GIZARTE EGITURAKETA
Gizarte guztiak egon ohi dira ezaugarri zehatzak dituzten zenbait gizarte-mailatan antolatuta
Jarraian, K.a. I. mendeko gizarte-talde juduak ageri diren piramidea dugu beren ekonomi, politika eta erlijio garrantziaren arabera antolaturik.
ERLIJIO EGITURAKETA
Erlijioak garrantzi handia zuen Palestinan eta oso bateratua zegoen gizarte- eta politika-arazoekin.
Jesusek harremanak izan zituen, elkarrizketan aritu zen garaiko hainbat talde erlijiosorekin.
Herria
Nekazariak
Ozta-ozta bizirauteko ematen zien lur apur bat zuten lantzeko.
Jornalariak edo besteren konturako langileak
langabezian oso maiz.