Ekialdeko blokea edo bloke komunista:Erdialdeko eta Ekialdeko Europako herrialdeak Sobietar Batasunaren gidaritzapean aliatu izanak berekin ekarri zuen herrialde horiek SESBen satelite huts bihurtzea, haren mendekotasun politiko eta ekonomiko osoa baitzuten.
Europan, herrialde hauek osatu zuten sobietarren blokea: Errumania, Hungaria, Txekoslovakia, Polonia, Bulgaria eta Alemaniako Errepublika Demokratikoa (AED), 1949an sortua. Estatu horietan ezarritako erregimen politikoei herri-demokrazia esan zitzaien