Please enable JavaScript.
Coggle requires JavaScript to display documents.
JESUS ETA BERE GARAIKO GIZARTEA - Coggle Diagram
JESUS ETA BERE GARAIKO GIZARTEA
Palestina Jesusen garaian
Jesus jaio zen lurraldea
Palestina
Aldi hartan Inperio Erromatarren probintzia zen.
Ponpeio jeneralak konkistatu egin zuen K.a. 63an
Titok eginiko Jerusalemen hartzeaz burutu zen K.o. 70ean.
Zazpi administraziotan banatu zen Palestina:
Idumea
Samaria
Judea
Galilea
Trakonitida
Dekapolis
Perea
Erromatarren menpe geratzeak betebehar batzuk hartzea eta onura batzuk eskuratzea ekarri zion
Onurak
Erromaren administrazio-antolakuntzak posta-sistema eratu zuen
Horrek ere onurak zekarzkien palestinarrei
Erromatarrek herri-lan ugari egin zituzten:
antzokiak
iturriak
akueduktuak
termak
Horrela palestinarren bizi-egoera hobetu egin zen
Erromak eraikitako komunikabide-sarearen onurak jaso zituzten.
Komunikabide horiek beren artean lotuta zeuden
Inperioko edozein tokitara iristea bideratzen zuten
Horrek onura handiak zekarzkion merkataritzari
Betebeharrak
Zuzeneko zergak : kopuru bat ordaindu behar zuten, ondasunen arabera.
Zeharkako zergak : salmenta edo erosketengatik ordaindu beharreko ehunekoak.
Behartuta zeuden Erromari bi eratako zergak ordaintzea
Ezin zuten heriotza-zigorrik eman Erromaren baimenik gabe, epaiketak egin ahal izan arren.
Erromatarren aginte garaian,
erromatarren , palestinarren , juduen arteko harremanek
bake eta gatazka aldiak igaro zituzten
Erromatarrek juduen erlijioa,
legeak eta erakundeak errespetatzen zituzten
Larunbata
Beraien egun sakratua
Ospatu , soldadutzatik kanpo geratu eta epai zibil eta erlijiozkoak ospatzen uzten zieten
K.a. 30etik K.o. 14ra arte , Oktavio Zesar Augustoren agintaritzari dagozkion urteetan
juduek bakealdia bizi izan zuten
Garai honi Augustoren bakealdia deitzen zaio.
Orduantxe jaio zen Jesus
Palestinarrek gatazkaz beteriko aldiak ere bizi izan zituzten
Erromatarren menpe egotea kezkagarria zen zenbait gizarte-klase judurentzat
Erromako agintarien aurka konspiratzen aritu ohi ziren etengabe
Soldadu okupatzailek ere basatian erantzuten zuten edozein matxinada-ahaleginen aurka
Oso errepresalia gogorrak hartzera iritsi ziren
Ankerkeria honen adibide bat :
Pontzio Pilato gobernari erromatarrak agindutako mila juduren gurutziltzatzea izan zen .
Jerusalemgo harresietan
Palestinarren altxamendu batzuen ondoren
K.o. 70ean Tito jenerala Jerusalemen sartu zen beraren legioekin eta tenplua suntsitu zuen
Jesusen bizitzarekin era batera edo bestera zerikusia izan zuten hiru izen edo erakunde: .
Pontzio Pilato
Judeako gobernari erromatarra izan zen K.o. 26tik 37a arte. Beronen agintaritzaren garaian gertatu ziren, horrenbestez, Jesusen prediku-aldia eta heriotza.
Haren egitekoa Palestinako zazpi administrazioak kontrolatzea zen
apaiz nagusi edo apaizburua ( gobernuburuaren pareko titulua ) izendatu edo kentzea
Erromak ezartzen zituen zergak kobratzea eta heriotza-epaiak bamentzea
Gizon zurrun, bidegabe eta bihozgabe gisa azaldu ohi da.
Galilear batzuen hilketa agindu zuen tenpluan
Geroago, samariarren beste bat
Ebanjelioetan gizon ulerkor eta ikarati gisa agertzen da inoiz
Jesusen errugabetasunaz jabetu zena
Jesusen epai eta heriotzan juduek zuten erruduntasuna aurkeztu izan da era horretara
Biltzar Nagusia edo Sanedrina
Juduen aginte-organo berezia zen.
Sanedrin hitzak "elkarrekin eseri, kontseilu" esan nahi du
Biltzar Nagusia parlamentuaren antzeko zen
Botere legegilea ( legeak egin eta onartu ) , judiziala ( legeen aurkako delituak epaitu ) eta betearazlea ( legea betearazi ) betetzen zituen.
Erromatarrek mugatzen zituzten botere horiek.
Biltzar Nagusiak , norbaiti heriotza-zigorra ematen bazion, ezin zen epaia aplikatu gobernari erromatarren baimenik gabe
Erlijio-mailako epaitegi gorenaren lanak ere egiten zituen
liturgi egutegia eratzen
erlijio-dokrina finkatzen
herrialdeko erlijio-bizitza arautzen
Biltzar Nagusia hiru motatako 71 kidek osatzen zuten
Zaharrak
Senadoreak edo apaizak
Ia denak aristokraziakoak eta negozio-gizonak ziren.
Apaiz nagusia eta apaizak
saduzeoak ziren , gehienak .
zen Biltzar Nagusiaren lehendakari moduan , nolabaiteko gobernuburutza egiten zuena.
Haren zeregina herrialdea Erromaren kontrolpean gobernatzea zen
Lege maisuak
fariseuak batez ere
Herodes I.a Handia
Erromako senatuak Palestina osoko errege izendatu zuen .
K.a. 37an eta K.o. 4ra arte iraun zuen erregetza horrek
Bazuen nolabaiteko autonomia bere eskumena erabiltzeko
Erresumako mugak zaindu behar zituen bere soldaduez eta horrek politika-abileziaz jokatzeko aukera ematen zion,
Herria aldeko izatearren, herri-lan garrantzitsuak egin zituen Jerusalemen:
Tenplua berreraiki zuen eta garairik onenetan bezala apaindu
Ubidez hornitu zuen herrialdea eta antzoki
Gotorleku eta kirol-estadioak eraiki zituen
Agintari eta administratzaile gisa zituen dohain handien paren
nabarmena da haren ankerkeria handia
erregetzarentzako mehatxua zirela uste zuen guztien aurka
Horren adibide gisa: ebanjelioak mutiko judu jaioberrien heriotza kontatzen digu
errugabeen heriotza
1 more item...
Palestinaren gizarte-eta erlijio- egituraketa
Gizarte egituraketa
Gizarte guztiak egon ohi dira ezaugarri zehatzak dituzten zenbait gizarte-mailatan antolatuta.
Palestinan , Jesusen lurraldean ere bazen zenbait gizarte-maila.
Hauek ezagutzeak Jesusek gizarte-klase baztertuentzat zuen kuttuntasuna ulertzen lagun diezaguke
Jarraian , K.a. I. mendeko gizarte-talde juduak ageri diren piramidea dugu beren :
Ekonomia
Politika
Erlijio garrantziaren arabera antolaturik
Erlijio egituraketa
Erlijioak garrantzi handia zuen Palestinan eta oso bateratua zegoen gizarte- eta politika-arazoekin.
Biltzar Nagusi ( Sanedrina ) zen politika eta erlijio-mailako aginte-organo gorena eta bere esku zituen erlijio- , politika- eta epai-aginpidea
Jesusek harremanak izan zituen , elkarrizketan aritu zen garaiko hainbat talde erlijiosorekin .
Haserretu eta salatu ere egin zituen.
Talde erlijiosoa ( garrantzitsuenak )
Apaiz nagusiak eta apaizburuak
Ezaugarriak
Aginte gorena zuten: Biltzar Nagusiko lehendakari eta herriaren buru.
Beraiek zuten Tenpluaren erantzukizuna eta Legea betearazteko ardura
Erromatar gobernariak izendatzen zituen eta herriko familia nobleenetakoak ziren
Apaizak
Ezaugarriak
Beren egitekoa Jainkoaren gurtza zaintzea zen. Hiru talde bereiz daitezke:
3 more items...
Fariseoak
Ezaugarriak
Uste da beren izena “bereziak” esan nahi duen aramaierako “perssay” hitzetik datorrela.
Izen hau eman zitzaien beren gehiegizko Legea bete beharra zela eta herri xeheagandik bereizten zirelako.
Beren buruak ontzat eta betetzailetzat hartzen zituzten eta horregatik ez zuten harremanik ez herri xehearekin , ez saduzeoekin
Artisauak eta lege-maisuak , erdi-mailak klaseetakoak ziren
1 more item...
Politikari zegokionez, Moisesen Legean oinarritutako Israelgo fedea ez zen ororen aurka zeuden.
Jesusek sarri egin zien aurre
dokrina kontuetan batik bat, gizarte-talde hau izan zen Jesusen heriotzara kondenatzeko indar gehien egin zuen
Saduzeoak
Ezaugarriak
Hauen izena Salomonen egunetatik Jerusalemgo apaizen jatorria zetorren Sadoc-etik eratorria da.
Erlijio-ideologia kontserbadorea zuten.
Beren bizitzako alderdi guztiek Tenpluarekin eta han egiten zen kulturarekin zerikusia zuten
Legea ( Tora I hitzez hitz onartzen zuten
Politikari dagokionez, erromatarren laguntzaile ziren, beren aginpideari euste arren.
Jesusen eta haren jarraitzaileen etsaiak ziren.
Zeloteak
Ezaugarriak
Deitura hau zelo hitzetik eratorria da
1 more item...
Erlijioari dagokionez, Jainkoa bakarrik onartzen zuten Israelgo Jauntzat.
1 more item...
Politikan dagokionez, erromatarren aurka zeuden eta matxinada eta borroka asko prestatu zituzten.
1 more item...
Esenioak
Ezaugarriak
Deitura honek " jainkozaleak, isilak " esan nahi duela uste da
Biziera latz eta gogorra zeramaten monje antzekoak ziren
monke-elkarteetan bizi ziren Qumran-en, Itsaso Iletik gertu .
Liburu Santuen hausnarketan eta otoitzean , Mesiasen itzulera itxaroten bizi ziren
fede handiz gordetzen zuten larunbata
Politika aldetik, munduko bekatua kenduko zuen eta erromatarrak Palestinatik kanporatuko zituen Mesias,
Baptistak
Ezaugarriak
Taldekoa izateko edo sartzeko erritotik datorkie deitura hori Jordan ibaian bainua hartzeko erritotik
Ibai honen ertzetan egoten ziren taldeko predikariak , herriari deika bizimodua aldatzeko
Aldaketa honen kanpo ezaugarria Bataioa zen
Predikari hauetako bat Joan Bataiatzailea izan zen , Jesusen lehengusua
Helenistak
Ezaugarriak
Judeatik kanpo
Afrikaren iparraldeko eta Mediterraneoaren ekialdean jaiotako juduak ziren
Beren hizkuntza Grekoa zen
1 more item...
Bere sinagoga propioa zuten Jerusalemen
1 more item...
Erlijio agintariak eta politika agintariak berberak ziren
Jesusen garaiko erlijio-erakundeak
Erlijio-bizitza oinarrizko lau erakunderen inguruan antolatzen dira
Legea
Jaunaren Hitza zen juduen bizibidea zuzentzen zuena.
Egunero irakurtzen zen , baina era ospetsu eta luzeagoz larunbatean, Israelgo jaieguna zelako
Juduek begirune berezia zuten Legearentzat
Jerusalemgo Tenplua
Israelgo lekurik garrantzitsuenetarikoa zen.
Israeldarren bizitza osoa Tenpluaren inguruan antolatzen zen
Jainkoa herriaren erdian betiko zegoela sinbolizatzen zuen
Munduko juduak , barka edo taldeka , urtean behin joaten ziren gutxienez hara otoitz egitera
Tenpluan Bibliaren edukia irakasten zen eta salmoak abesten ziren
apaizek Jainkoari erre-opariak edo sakrifizioak eskaintzen zizkioten bitartean
Jerusalemgo Tenplua behartsuei dirua eta janaria banatzeko ere erabiltzen zen
Otoitz-etxea izateaz gain , naziozko zein partikularren altxorrak gordetzen ziren tokia zen
Jai nagusiak
Juduen jaiek erlijio-kutsua zuten
Hiru hauek dira garrantzitsuenak:
Mendekoste
Bazkotik 50 egunera ospatzen zen , egutegiko maiatz-ekainekin bat dator
Etxola-jaia
Tisri hilaren 15etik 21 era ospatzen zen , egutegiko irail-urriak
Jaien bitartean , etxolak jasotzen ziren zuhaitz-adarrez hiriaren inguruan
Prozesio bat ere egiten zen Siloe iturriraino ( Jerusalem)
Apaizak aurretik joaten ziren , herria atzetik zutela zuhaitz-adarrak astintzen
Bazkoa
Nisan hilaren 14an ospatzen zen , egutegiko martxo-apirilei egokituta
Ospatzeko , bildots bat jaten zuten famillia bakoitzeko , barazki garratzez , legamiarik gabeko ogiz eta ardoz lagundurik
Abestiak eta salmoak abesten zituzten
Beste jai batzuk :
Urte berria
Irailari dagokio. Tisri hilaren 1ean ospatzen da
Espiazioa
Tisri hilaren 10ean ospatzen da , egutegiko irailean
Egun honetan , apaizburua Tenpluko gune santu-santuan sartzen zen, aldare gainean erre-opari bat eskaintzeko
Sinagoga
Juduak otoitz egiteko biltzen ziren tokia zen
Egunean , hiru aldiz
Arratsaldeko lehen orduan
Egunaren amaieran
Goizean
Orduan errezatzen zuten Shema, juduen fede-aitorpena edo kredoa
Hamar Aginduak eta Legearen pasarte bat irakurtzen zituzten;
salmoak abestu eta Bibliako beste zatiak irakurtzen zituzten
errabinoek , horien iruzkina egiten zuten
Eskola zerbitzua ere betetzen zuen Errabinoak irakurtzen eta idazten irakasten zien txikiei
Biblia hartzen zen testuliburutzat
Herrixka orotako sinagoga izaten zen gizon helduen topagunea
Han herriaren arazo garrantzitsuenak eztabaidatzen ziren
Jerusalemerantz zuzenduta egoten ziren hiru nabez osaturiko gela angeluzuzena izan zen
Legearen ( Tora ) erroiluak gordetzeko armairu batez hornitua
Ebanjelioek diotenez, Jesus sarritan joaten zen gaztaroan Nazareteko eta Kafarnaumgo sinagogara
Israelgo erlijio-giroa
Herri eta nazio guztietan daude edo egon izan dira pertsonaia batzuk , zeinetan jendeak bere uste ona jarri duen
Herri juduak historian zehar zuen itxaropen handia Mesiasi itxarotea zen
Israel herriaren historia ikasterakoan, K.a. V. mendean , Dabiden azken oinordekoaren heriotzarekin amaitu zela Israelgo erregetza zeraman dinastia
Herria bere nazio-nortasunaren sinbolorik gabe geratu zen:
itxaroten zegoen errege edo Mesias gabe
Pertsiarren eta greziarren agintaldian ( K.a. V-I. mendeak ) herria errege Mesias berriaren irrikitan zegoen
Jainkoak , Dabiden garaietan izandako handitasuna itzuli behar zion Israeli
Hauxe zen Jesusen garaian Israelen bizi zen erlijio-sentipena
Gizon-emakume askok uste zuten Mesiasek erromatarren agindupetik askatuko zituela
Profetek iragarria zuten Jainkoak Mesias bidaliz esku hartuko zuela gizakiaren saminak ezabatzen eta gaixoen gaitzak sendatzen
Baina guztiek ez zuten ideia bera etortzekoa zen Mesiasi buruz
Bakoitzak Mesias desberdina ikusten edo itxaron zuen
Erromatarrak
Matxinada piztu zezakeen lider politikoa .
Herria matxinatu eta Erromaren aurka altxaraziko ote zuen beldur ziren
Apaizak
Ez zuten Mesias itxaroten; buruaskiak sentitzen ziren
Baptistak
Herria egiazko erlijiora itzuliko zuen profeta
Fariseoak
Herriak Moisesen legea ( Hamar Aginduak ) beteko zuenean agertuko zela Mesias
Herria
Erromatarren zapalketatik askatu eta zuzentasuna jarriko zuen norbait
Zeloteak
Herria erromatarren menpetik atera eta guztiei erlijio judua ezarriko zien errege gudaria
Esenioak
Qumrango monje hauek hainbat Mesias itxaron zuten :
profeta , apaiza , gudaria...
Jesusen ikasleetako zenbaitek ere uste osoa , itxaropen guztia zuen harengan
Horregatik , Jesus gurutzean hiltzean , etsipenak jota geratu ziren
Aurreko pasarteotan azaltzen zaigun Mesias Jesus dugu ,
kristauek bizi-eredu gisa jarraitzen dutena , ebanjelioen bitartez aurki eta ezagutu dezakegun Jesus
Aurreko pasarteotan azaltzen zaigun Mesias Jesus dugu , kristauek bizi -eredu gisa jarraitzen dutena , ebanjelioen bitartez aurki eta ezagutu dezakegun Jesus