Please enable JavaScript.
Coggle requires JavaScript to display documents.
Elementuak eta komposatuak - Coggle Diagram
Elementuak eta komposatuak
Elementuak eta sistema periodikoa
Elementuak
kimikoak
Elementu kimiko bat mota bereko atomoen multzo bat da. Substantzia sinpleak
elementu bakar baten atomoez osatuta daude; horrelakoa da, adibidez, zilarra.
komposatuak
Konposatu bat atomo desberdinez osatutako substantzia bat da. Konposatu
bakoitzak konposizio berdina du beti. Zilar oxidoa konposatu bat da.
bi multzotan banatzen ziren elementuak
Metalak
Fusio- eta irakite-tenperatura desberdi-
nak dituzte, baina oro har, altuak.
Giro-tenperaturan, solidoak, harikorrak
eta gogorrak dira.
Beroaren eta elektrizitatearen eroale
onak dira.
Ez-metalak
Ez dira beroaren eta elektrizitatearen
eroale onak.
Fusio- eta irakite-tenperatura baxuak
dituzte.
Giro-tenperaturan, gasak, likidoak edo
solido bigunak izan ohi dira.
Sistema periodikoa
Sistema periodiko modernoan, elementu kimikoak atomo-zenbakiaren arabe-
rako goranzko ordenan kokatuta daude
Elementu kimikoen taulak 18 zutabe
bertikal ditu, talde edo familia deritzenak, eta 7 errenkada horizontal, periodo
deritzenak.
Ioi atomobakarren eraketa
Ioi atomobakarrak karga elektriko garbia duten atomoak dira. Bi motatakoak izan
daitezke: positiboak edo katioiak eta negatiboak edo anioiak.
Anioi atomobakarrak
Ez-metalen atomoek elektroiak hartzeko joera dute. Esate bate-
rako, oxigeno-atomo batek bi elektroi hartzen baditu
Katioi atomobakarrak
Metalen atomoek elektroiak galtzeko joera dute. Esaterako, alumi-
nio-atomo batek hiru elektroi galtzen baditu
Zortzikotearen araua eta portaera kimikoa
Zortzikotearen araua. Atomoek, elkarrekin lotzen direnean, joera dute beren geruza elektronikoak elektroiak hartuz, galduz edo partekatuz antolatzeko, gas noble baten egitura elektronikoa hartu arte.
Elementuen ezaugarriak
Konfigurazio elektronikoa
Zortzikotearen araua
Familia
Elementu baten konfigurazio elektronikoaren bidez, zer taldetakoa den jakin
daiteke, bai eta oro har zer portaera kimiko duen ere.
Taldea
Nola eta zergatik lotzen dira atomoak?
Molekulak
Molekulak atomo-kopuru finko baten –eskuarki, txikia– multzokatze egonkorrak dira. Atomo berdinak badira, substantzia sinpleak eratzen dira, eta desberdinak
badira, konposatuak.
Atomo berdinez osatutako molekulak
elementuaren ikurraz, eta azpiindize
batez, molekula osatzen duten atomoen kopurua zehazten duena.
Atomo desberdinez osatutako molekulak
elementuen ikurrez, eta azpiindize batez,
mota bakoitzeko atomoen kopurua adierazten duena.
Kristalak
Kristalak espazioan erabat ordenatuta dauden atomo- edo ioi-kopuru handi eta
aldakorren multzokatze egonkorrak dira.
Kristal ionikoak
Katioi metalikoz eta anioi ez-metalikoz osatutako egiturak dira
Propietate orokorrak
Solido-egoeran, ez dute korronte elektrikoa eroaten, baina bai urtuta edo disoluzio batean.
Gogorrak dira (zailak marratzeko), baina hauskorrak (erraz puska-tzen dira).
Solidoak dira eta fusio- eta irakite-tenperatura altuak dituzte.
Uretan disolbagarriak dira.
Kristal kobalenteak
Atomo ez-metalikoz eratutako egiturak dira, hiru dimentsioko sareak osatzen dituztenak
Propietate orokorrak
Fusio- eta irakite-tenperatura altuak dituzte.
Oso gogorrak dira, eta ez dute ez beroa ez elektrizitatea eroaten (grafi-
toak izan ezik), ez baitute elektroi askerik.
Ez dira disolbagarriak ez uretan ez beste ezein disolbatzailetan.
Giro-tenperaturan, solidoak dira.
Kristal metalikoak
Atomo metaliko ordenatuz eratutako egiturak dira.
Propietate orokorrak
Harikorrak dira (luzatu egin daitezke, hariak eratuz), eta xaflakorrak (laminak era ditzakete).
Metal batzuk, metal noble esaten zaienak (urrea, platinoa), ez dira oxi-datzen aireko oxigenoaren eraginpean.
Beroaren eta elektrizitatearen eroale onak dira, baita urtuta ere,
beren atomoek elektroi askeak dituztelako.