Lau gorputz-adar dituzte. Aurreko biak hegoak dira, eta, atzekoak, berriz, hankak; azken horiek ezkataz estalita dituzte, eta hainbat funtzio betetzeko egokituta daude: ahateek igeri egiten dute, okil berdea zuhaitzean gora igo daiteke, ostrukek korrika egiten dute, eta hegazti harrapariek ehizatu.