Please enable JavaScript.
Coggle requires JavaScript to display documents.
º4. UNITATEA Aldaketak materian - Coggle Diagram
º4. UNITATEA
Aldaketak materian
Materia osatzen duten adreiluak
• Elementu kimiko batean, atomo guztiak berdinak dira, eta beste edozein elementu kimikoren atomoen desberdinak.
• Materia osoa atomo izeneko partikula zatiezinez eta oso txikiz osatuta dago.
Antzinako Grezian (K.a. 450. urtean), Demokrito Abderakoa jakintsuak esaten zuen materia oso partikula txikiz eta zatiezinez osatuta zegoela; partikula horiei atomo deitu zien. Denbora luzean,
Elementu kimikoen atomoak
Substantzia bakun molekularrak
Molekulak elementu beraren atomoz osatuta daude.
Gaur egun, ehun elementu kimiko baino gehiago ezagutzen ditugu; hain zuzen, 118. Elementu kimiko bakoitzaren atomoak adierazteko, letra bat edo bi dituen ikur bat erabiltzen da. Lehen letra elementuaren iniziala da, eta maiuskulaz idazten da beti.
Naturan isolatuta dauden atomo bakarrak taula periodikoko 18. taldeko elementuenak dira. Hona hemen elementuok: helioa (He), neona (Ne), argona (Ar), kriptona (Kr), xenona (Xe) eta radona (Rn). Elementu horiei gas geldoak deritze. Atomo isolatuz osatutako substantzia bakun bakarrak dira.
Atomoak, molekulak eta kristalak
Aldaketa kimikoak
Molekulak beti proportzio berean konbinatzen diren atomo berdinen edo desberdinen multzoak dira
Kasuan-kasuan, molekulek substantzia molekularrak edo konposatu molekularrak osa ditzakete.
Aldaketa kimikoak materiaren izaera eraldatzen duten aldaketak dira. Aldaketa gertatu aurretik, materiak formula kimiko bat zeukan; eta aldaketa gertatu ondoren, beste bat dauka. Elektrolisiak (A) eta errekuntzak (B) aldaketa kimikoen adibideak dira.
Erreakzio kimikoak
Aldaketa kimikoei erreakzio kimiko deritze.
Erreakzio kimikoetan, substantzia batek edo gehiagok erreakzionatzen dute, eta beste substantzia batzuk eratzen dira. Badakigu substantzia
Talken teoria
Talken teoriaren arabera, erreakzio bat gertatuko bada, erreaktiboen partikulek eraginkortasunez egin behar dute talka. Hori gertatzen denean, erreaktiboen atomoen arteko loturak hautsi, eta produktuak sortuko dituzten lotura berriak eratzen dira. Talka bat eraginkorra izan dadin, nahikoa energia eta orientazio egokia izan behar dituzte partikulek.
• Energia behar da, talkak erreaktiboen partikulak hautsi egin behar
baititu.
• Orientazio egokia behar da, talkaren ondoren atomoek produktuetan izango dituzten loturak eratu daitezen.
Konposatu bat proportzio finkoan konbinatzen diren bi elementuren edo gehiagoren atomoz osatuta dago.
• H → hidrogenoaren ikurra da.
• He → helioaren ikurra da.
• Hg → merkurioaren ikurra da.
Konposatu molekularrak
Molekulak bi elementuren edo gehiagoren atomoz osatuta daude.
Molekula baten formulan, elementuaren ikurra idazten da, eta azpiindize bat, elementuaren zenbat atomo dauden adierazteko.