Please enable JavaScript.
Coggle requires JavaScript to display documents.
Poligonoak eta zirkunferentziak - Coggle Diagram
Poligonoak eta zirkunferentziak
Poligonoa zer da?
Poligonoa segmentu kate batek mugatutako irudi laua da.
Poligonoa osatzen duten segmentuak aldeak dira eta bi alderen ebakidura-puntuei erpin esaten zaie.
Jarraian ez dauden bi erpin lotzen dituen segmentua diagonala da.
Ondoz ondoko bi aldek poligonoaren barruan sortzen duten angelua poligonoaren barne-angelua da.
Poligonoak sailkatuta 1.era
Triangelua: hiru angelu eta hiru aldeko poligonoa
Laukia: lau angelu eta lau aldeko poligonoa
Pentagonoa: bost angelu eta bost aldeko poligonoa
Hexagonoa: sei angelu eta sei aldeko poligonoa
Heptagonoa: zazpi angelu eta zazpi aldeko poligonoa
Oktogonoa: zortzi angelu eta zortzi aldeko poligonoa
Eneagonoa: bederatzi angelu eta bederatzi aldeko poligonoa
Dekagonoa: hamar angelu eta hamar aldeko poligonoa
Dodekagonoa: hamabi angelu eta hamabi aldeko poligonoa
Poligonoak sailkatuta 2.era
Poligono bat ganbila da baldin eta bere barne-angelu guztiak 180º baino txikiagoak badira; aldiz, angeluren bat 180º baino handiagoa denean ahurra da poligonoa.
ldeen luzeraren arabera, alde guztiak neurri berekoak dituen poligonoa erregularra dela esaten da eta, arau hori betetzen ez duena irregularra.
Zirkuferentzia
Zirkunferentzia puntu jakin batetik distantzia berera dauden puntuen multzoa da.
Puntu hori zirkunferentziaren zentroa da eta zentrotik zirkunferentziara dagoen distantzia erradioa.