Please enable JavaScript.
Coggle requires JavaScript to display documents.
POLIGONOAK ETA ZIRKUNFERENTZIA - Coggle Diagram
POLIGONOAK ETA ZIRKUNFERENTZIA
POLIGONOEN SAILKAPENA
Poligonoak aldeen eta angelu kopuruaren arabera sailka daitezke adibidez
Heptagonoa: zazpi angelu eta zazpi aldeko poligonoa
Pentagonoa: bost angelu eta bost aldeko poligonoa
Laukia: lau angelu eta lau aldeko poligonoa
Oktogonoa: zortzi angelu eta zortzi aldeko poligonoa
Dodekagonoa: hamabi angelu eta hamabi aldeko poligonoa
Hexagonoa: sei angelu eta sei aldeko poligonoa
Triangelua: hiru angelu eta hiru aldeko poligonoa
Eneagonoa: bederatzi angelu eta bederatzi aldeko poligonoa
Dekagonoa: hamar angelu eta hamar aldeko poligonoa
POLIGONOA
Poligonoa espazioan eremu itxi bat sortzen duten segmentu-kate batek mugatutako irudi laua da.
Poligonoa osatzen duten segmentu aldeak dira eta aldeen ebakidura puntuei erpin esate zaie.
Jarraian ez dauden bi erpin lotzen dituen segmentua diagonala da. Ondoz ondoko bi aldek poligonoaren barruan sortzen duten angelua poligonoaren barne-angelua da.
POLIGONOAK SALKATZEKO BESTE MODUAK
Barne-angeluen arabera ere sailka daitezke, poligonoak ahurrak (konkaboak) eta ganbilak (konbexuak) izan daitezke.
Poligono bat ganbila da baldin eta bere barne-angelu guztiak 180º baino txikiagoak badira; aldiz, angeluren bat 180º baino handiagoa denean ahurra da poligonoa.
Aldeen luzeraren arabera, alde guztiak neurri berekoak dituen poligonoa erregularra dela esaten da eta, arau hori betetzen ez duena irregularra.
Amaitzeko, zirkunferentzia puntu jakin batetik distantzia berera dauden puntuen multzoa da. Puntu hori zirkunferentziaren zentroa da eta zentrotik zirkunferentziara dagoen distantzia erradioa.