Please enable JavaScript.
Coggle requires JavaScript to display documents.
POLIGONOAK ETA ZIRKUFERENTZIAK - Coggle Diagram
POLIGONOAK ETA ZIRKUFERENTZIAK
Poligonoa espazioan eremu itxi bat sortzen duten segmentu-kate batek mugatutako irudi laua da
Poligonoa osatzen duten segmentuak aldeak dira eta bi alderen ebakidura-puntuei erpin esaten zaie.
Jarraian ez dauden bi erpin lotzen dituen segmentua diagonala da.
Ondoz ondoko bi aldek poligonoaren barruan sortzen duten angelua poligonoaren barne-angelua da.
Poligono hitza antzinako grekotik dator (poli: asko eta gono: angelu); beraz, angelu asko esan nahi du.
Alde edo angelu kopuruaren arabera sailka daitezke
Gehienetan aldearen arabera sailkatzen dugu.
ADIBIDEZ
Triangelua
Hiru angelu eta hiru aldeko poligonoa
Laukia
Lau angelu eta lau aldeko poligonoa
Pentagonoa
Bost angelu eta bost aldeko poligonoa
Hexagonoa
Sei angelu eta sei aldeko poligonoa
Heptagonoa
Zazpi angelu eta zazpi aldeko poligonoa
Oktagonoa
Zortzi angelu eta zortzi aldeko poligonoa
Eneagonoa
Bederatzi angelu eta bederatzi aldeko poligonoa
Dekagonoa
Hamar angelu eta hamar aldeko poligonoa
Dodekagonoa
Hamabi angelu eta hamabi aldeko poligonoa
Badaude poligonoak sailkatzeko beste irizpide batzuk.
Barne-angeluen arabera, poligonoak ahurrak (konkaboak) eta ganbilak (konbexuak) izan daitezke.
Poligono bat ganbila da baldin eta bere barne-angelu guztiak 180º baino txikiagoak badira; aldiz, angeluren bat 180º baino handiagoa denean ahurra da poligonoa.
Aldeen luzeraren arabera, alde guztiak neurri berekoak dituen poligonoa erregularra dela esaten da eta, arau hori betetzen ez duena irregularra.
Amaitzeko, zirkunferentzia puntu jakin batetik distantzia berera dauden puntuen multzoa da.
Puntu hori zirkunferentziaren zentroa da eta zentrotik zirkunferentziara dagoen distantzia erradioa.