Please enable JavaScript.
Coggle requires JavaScript to display documents.
ANIMALIA EHUNAK - Coggle Diagram
ANIMALIA EHUNAK
-
Nerbio ehuna
Nerbio ehunak nerbio senialeak transmititzen ditu. Nerbio sistema zentralean eta nerbio sistema periferikoan dago.
Neuronak: Zaitzeko ahalmena galdu duten zelula oso desberdinduak eta espezializatuak dira. Nerbio sistemako egiturazko unitateak eta unitate funtzionalak dira.
Neuroglia: Nerbio sistemaren bolumenaren %50 osatzen duten zelulak dira. Neuronen artean tartekatzen dira, eta neuronak babesteaz eta elikatzeaz arduratzen dira.
Ehun konektiboa
Ehun konektibo motaren arabera zelula motak ere ezberdinak izaten dira. Kolageno eta elastina zuntzez osatuak izaten dira. Zelulaz kanpoko matrizea ere edukitzen dute.
Hezur ehuna: Matrize solido mineralizatu bat du. Matrizean, hezur hutsuneak daude eta elkarren artean lotuta daude, hezur hoditxo edo hodi kalkoforo mehe batzuen bidez. Hutsune bakoitzean osteozito izeneko zelula bat dago. Eskeletoari eusten dioten hezurrako osatzen ditu. Bi mota daude; hezur ehun trinkoa eta hezur ehun arola.
Ehun kartilaginosoa: Kondrozito izeneko zelula biribilek osatzen dute. Zelula kanpoko matrizean zulatutako hutsuneen barruan daude. Kartilagoak eratzen ditu, euskerria eta elastikotasuna emanez eskeletoari.
Ehun adiposoa: Adipozito izeneko zelula biribilak ditu, espezializatuta daudenak gantzak sortzen eta zitoplasma pilatzen. Energia erreserbako ehun gisa funtzionatzen du. Dermisaren azpian(gantz panikulua osatzen du) eta hezur luzeen barruan dago.
Ehun hematopoietikoa: Odol zelulen zelula amek osatzen dute; zelula horiek zelulaz kanpoko matrize batean sartuta daude; odol plasma. Bi mota daude, ehun mieloidea eta ehun linfoidea.
Ehun konjuntiboa: Fibrozito izeneko zelulak izaten dituzte, eta matrize likido ugari batek osatutako ehunak izaten dira. Organoetako gainerako ehunak elkartzeaz, biltzeaz eta indartzeaz arduratzen da. Bi motatakoak daude; trinkoa eta laxoa.
-