Please enable JavaScript.
Coggle requires JavaScript to display documents.
GEOMETRIAKO OINARRIZKO KONTZEPTUAK - Coggle Diagram
GEOMETRIAKO OINARRIZKO KONTZEPTUAK
Puntua
Ez da objektu fisikoa, ez du dimentsiorik edo neurririk, beraz ez du leku bat betetzen.
Fikziozko objektua bada ere, puntuak objektu errealen posizioa adierazten du
Fikziozko objektua bada ere, puntuak objektu errealen posizioa adierazten du
Puntuak letra larriz adierazten dira, eta planoan bi koordenaturen bidez identifikatzen dira
Koordenatu-sistema kartesiarra darabilgunean, ardatzek planoan lau eremu definitzen dituzte, koadranteak hain zuzen ere.
Zuzena
Bi puntutatik igarotzen den kurbadurarik gabeko lerro amaigabea da, beraz hots, ez du ez hasierarik ez amaierarik
Zuzena infinitu puntuz dago osatuta eta norabide bat markatzen du
Zuzenerdia
Zuzenaren puntu zehatz batetik alde batera hedatzen den zuzenaren zatia da. Puntu zehatz hori zuzenerdiaren jatorria
Segmentua
Punturen artean mugatzen den zuzenaren zatia da; hori dela eta, segmentuak hasiera eta amaiera du. Bi puntu horiek segmentuaren muturrak dira. Segmentuari zuzenki ere esaten zaio.
Angelua
jatorri bereko bi zuzenerdik mugatzen duten planoko zatia da. Bi zuzenerdiren ebakidurari erpin esaten zaio eta bi zuzenerdiak angeluaren aldeak dira
Angeluak neurtzeko hainbat unitate erabiltzen diren arren, guk gradu hirurogeitarretan neurtuko ditugu. Angeluak izendatzeko letra grekoak (α, β, γ, δ…) erabiltzen dira gehienetan.
Definizioz, gradu hirurogeitarra (aurrerantzean gradua deituko duguna) zirkunferentzia bat 360 zati berdinetan zatitu ondoren sortzen den angeluaren neurria da.
Angeluak sailkatzeko, zirkunferentziaren erdia eta laurdena hartzen dira erreferentziatzat eta, horietan oinarrituta, sortzen dira angelu mota guztiak. Gradua (°) ikurraren bidez adierazten da.