Please enable JavaScript.
Coggle requires JavaScript to display documents.
Geometriako Oinarrizko Kontzeptuak - Coggle Diagram
Geometriako Oinarrizko Kontzeptuak
Puntua
Ez da objetu fisikoa
Ez du dimentsiorik edo neurririk
Ez du leku bat betetzen
Objetu errealen posizioa adierazten du.
Letra larriz adierazten dira
Planoan bi koordenaturen bidez identifikatzen dira
Parentesi artean bi zenbaki agertuz adierazten dira, abzisari dagokiona lehenik eta ordenatuari dagokiona ondoren
Zuzena
Bi puntutatik igarotzen den kurbadurarik gabeko lerro amaigabea da
Ez du ez hasierarik ez bukaerarik
Infunitu puntuz dago osatuta
Norabide 1 markatzen du
Zuzenerdia zuzenaren puntu zehatz batetik alde batera hedatzen den zuzenaren zatia da
Puntu zehatz hori zuzenerdiaren jatorria da
Zuzenerdiak badu hasiera, baina ez amaierarik
Segmentua bi punturen artean mugatzen den zuzenaren zatia da
Segmentuak hasiera eta amaiera du
Bi puntu horiek segmentuaren muturrak dira
Segmentuari zuzenki ere esaten zaio
Zuzenak, zuzenerdiak eta segmentuak letra xehez izendatzen dira. Horrez gain, zuzenerdietan jatorria eta segmentuetan muturrak ere adierazten dira
Angelua
Jatorri bereko bi zuzenerdik mugatzen duten planoko zatia
Bi zuzenerdiren ebakidurari erpin esaten zaio
Bi zuzenerdiak angeluaren aldeak dira
Gradu hirurogeitarretan neurtzen da
Angeluak izendatzeko letra grekoak (α, β, γ, δ…) erabiltzen dira gehienetan.
Gradu hirurogeitarra (aurrerantzean gradua deituko duguna) zirkunferentzia bat 360 zati berdinetan zatitu ondoren sortzen den angeluaren neurria da.
Zirkunferentziaren erdia eta laurdena hartzen dira erreferentziatzat eta, horietan oinarrituta, sortzen dira angelu mota guztiak
Gradua (°) ikurraren bidez adierazten da.
Koordenatu-sistema kartesiarra darabilgunean, ardatzek planoan lau eremu definitzen dituzte, koadranteak hain zuzen ere.