Era aktiboan entzutea da besteak esaten diguna ulertzeko, gure aldetik dena jartzea, hau da, ulermen eta arreta osoz entzutea. Aditzea eta entzutea ez dira gauza bera; aditzea da gizakiok belarri eta garunari esker daukagun gaitasuna. Entzuteak , aditzeaz gain, jarrera berezia eskatzen du operadorearengan, erabiltzaileak esaten diona ondo hautemateko. Operadoreak bere arazoak, zirkunstantziak eta kezkak alde batera utziz, deian jakinarazten zaion guztia ulertu behar du. Gainera, erabiltzaileak erabilitako hitzak eta tonua ere ian behar du kontuak.