Please enable JavaScript.
Coggle requires JavaScript to display documents.
KOMUNIKATZEKO TREBETASUNAK - Coggle Diagram
KOMUNIKATZEKO TREBETASUNAK
Teleoperadoreen komunikatzeko estrategien oinarriak:
ARGI ETA ZEHATZ HITZ EGIN
Hitzezko mintzaira: hitzen bidez transmititzen dena da. ”Esaten dena” da.
Hitzen inguruko lengoaia: ahoskerarekin zerikusia dauka. “Nola esaten den”;Bestela esanda: ahotsaren bolumena, tonua, intonazioa, abiadura, isiluneen erabilera, hitz-jarioa…
Ondo konbinatu behar diren osagaiak:
Batetik, mezua zehatza, gramatikalki ondo eraikia eta ulerterraza izango da.
Bestetik , ahotsa epela, bolumena eta tonua egokiak; mezua arina eta abiadura egokia izango dira.
ENTZUTE AKTIBOA ETA ATZERAELIKADURA
ENTZUTE AKTIBOA
o Entzuteko gogoa izan, hau da, entzuteko joera psikologikoa agertu, gure kezka pertsonalak alde batera utzita.
o Beha itzazu hitzen inguruko seinaleak (tonua, bolumena, ahotsa, isiluneak…)
o Erabil itzazu ahots-bolumena eta tonua egoki
o Ez moztu; utz iezaiozu erabiltzaileari hizketan.
o Ez eman aholkurik “egin behar duzuna da…”
o Ez eman agindurik “ez kexatu horrenbeste!…”
o Ez kritika “nola bururatu zaio semeari hori egitea?...”
o Ez utz barregarri erabiltzailea “baina, nola egin duzu hori?...”
o Izan zaitez atsegina.
o Saihestu deskuiduak.
Estrategiak:
Oihartzuna: erabiltzaileak esan dizuna hitzez hitz errepikatzea.
Berformulazioa: erabiltzaileak esan dizuna zeure hitzez errepikatzea.
Zalantzak argitzea: erabiltzaileari galdetzea, zalantzak argitzeko edo zehaztasun gehiagorekin azaltzeko eskatzea.
Atzeraelikadura bultzatzea beharrezkoa da, horretarako ezaugarri hauek eman behar dira:
o Erabiltzaileak erantzuna izango duela pentsatzea.
o Zuzena izatea. Esan nahi dugunetik ez desbideratzea.
o Alderdi afektiboa kontuan hartzea, betiere era positiboan.
o Erabiltzaileak eskatzen dioguna egin ahal izatea.
ENPATIA
Entrenatzeko estrategiak:
o Ez ezazu erabil hitz teknikorik. Molda ezazu lexikoa erabiltzailearen mailara, beti ere
zuzena izanik.
o Ez ezazu erabiltzailea juzga.
o Har itzazu aintzat horrela jokatzeko izaniko arrazoiak.
o Errespeta eta onar itzazu zeureak bezalakoak ez diren iritziak.
ASERTIBITATEA
Asertibo izateko estrategiak:
o Sendotasuna, segurtasuna eta lasaitasuna azaldu behar da.
o Itzulingururik gabe egin behar da berba, elkarrizketaren muinera joz.
o Ahotsaren tonua normal eta bolumen egokia erabili behar dira.
o Lehenengo pertsona eta aditz positiboak erabili behar dira
o Ez da erabili behar “Agian…” , “suposatzen dut…” bezalako adierazpenik.
Era aktiboan entzutea da besteak esaten diguna ulertzeko, gure aldetik dena jartzea, hau da,
ulermen eta arreta osoz entzutea.