Bankuak diru-merkatuko enpresa bitartekariak dira. Hau da, familien aurrezkia bereganatzen saiatzen dira beste helburu batzuetan erabiltzeko. Horretarako, hainbat produktu eta finantza-aktibo eskaintzen dituzte, bezeroen behar eta ezaugarrietara egokitzen saiatuta.
Produktu horien artean, ageriko gordailuak eta epe finorako gordailuak eskatzen ditzute, gehienbat, bankuen erabiltzaileek. Likidezia-maila desberdina izaten dute, eta haren araberakoa izaten da sortzen duten interesa.