Please enable JavaScript.
Coggle requires JavaScript to display documents.
DIRUA ETA HORI ERABILTZEKO MODUAK (2) - Coggle Diagram
- DIRUA ETA HORI ERABILTZEKO MODUAK (2)
3. BANKU-HARREMANAK
Bankuen eta beren bezeroen arteko harremanetan kontratu iraunkor eta lotesleak egoten dira, eta hitzartu egin daitezke baldintzak. Eta erreklamazioak ere egin ditzakegu, beharrezkoa izanez gero.
-
-
3.3 ERREKLAMAZIOAK
Desadostasunak gerta daitezke banku erabiltzaileen eta finantza erakundeen artean. Bezeroak badu kontra egiteko aukera. Erreklamatzeko modu nagusia erakundeko bezeroen arretako zerbitzua da: erakundearen eta bezeroaren arteko gatazketan erabakitzeko aski autonomia duen bankuaren beraren sail bat da. Erreklamazioa jarri dugunean eta emaitzarekin ados ez bagaude edo bezeroen arretarako zerbitzuaren erantzunik ez badugu izan bi hilabeteren buruan, Espainiako Bankuan jar dezakegu erreklamazioa bide telematikoa erabilita edo paperean.
4. TXARTELAK
Txartelak finantza-erakunde edo saltoki batek plastikozko euskarri batean igorritako ordainketa-bitartekoak dira. Mota desberdineko txartelak daude, hala nola:
Banku-txartelak: finantza erakunde batek igortzen ditu , oro har, banku edo kutxa batek. Erosketak egiteko eta banku sareko kutxazainetan dirua ateratzeko erabil daitezke.
Bankukoak ez diren txartelak: txartela igorri duen saltokian soilik erabil daitezke (saltoki handietan, denden kateetan, etab.)
Fidelizazio txartelak: ordainketa bitarteko moduan erabili ezin diren txartel mota bat dira, puntuak pilatzeko balio dute, hura igorri duen saltokian deskontuak eta opariak lortzeko.
4.1 BANKU TXARTELAK
Banku-txartelak banku kontu batean gordailutako funtsak erabiltzen dituzte (elkartuta daude kontua eta txartela).
Zordunketakoak: haren bidez ordaintzea kontuko dirua erabiltzea bezala da, izan ere, erosketaren zenbatekoa edo kutxazainetik ateratakoa berehala kentzen da txartelari elkartutako kontutik.
Kreditukoak: mota honetako txartelek, aukera ematen dute ordainketak egiteko eta dirua ateratzeko une horretan banku-kontuan funtsik ez badago ere (finkatutako muga baten arte). Erabilitako dirua aurreikusitako moduan eta epeetan itzuli behar da, normalean, hilabete bakoitzeko aurreneko egunetan egiten da.
Txanpon txartela: Aurre-ordainketakoak ere esaten zaie, eta ordainketak egiteko aukera ematen dute aurretik finkatutako kopuru jakin batera arte. Aurrena dirua sartu behar da kutxa edo banku-kontuaren bidez.
Txartel birtuala: txanpon-txartelaren aldaera bat dira, eta Interneten bidez erosteko bakarrik balio dute. Ez dute euskarri fisikorik, zenbaki bat, gako bat eta iraungitze-data bat bakarrik dira.
-