Please enable JavaScript.
Coggle requires JavaScript to display documents.
EKONOMIA 7. GAIA - Coggle Diagram
EKONOMIA 7. GAIA
BANKU-KONTUAK
DEFINIZIOA: banku-kontu bat finantza-erakunde baten eta pertsona baten arteko kontratua da, haren bidez, lehenak diru-gordailuak zaintzen dizkio bigarrenari, eta aldi berean, bere banku eragiketen kudeaketa eta jarraipena errazten dizkio, hitzartutako komisio eta baldintza batzuen truke.
AGERIKO GORDAILUAK
DEFINIZIOA: Banku kontuak edo ageriko gordailuak, diru gordailuak dira eta dira kutxek eta bankuek eskaintzen duten zerbitzurik oinarrizkoena dira. Dirua berehala eskuratu daitekeelako esaten zaie agerikoak.
-
-
EPE FINKORAKO GORDAILUAK
Titularrak, interes moduan jasoko duen ordainsari baten truke, gordailua epe jakin baterako egiteko konpromisoa hartzen du. Ezin izango du gordailua lehenago eskuratu, ez behintzat penalizariorik jaso gabe. Gordailu mota honek interes handienak ematen die bezeroei, hala ere, kontu hauekin ezin dira banku eragiketa ohikoenak burutu
ONLINE BANKUAK
Azken urteotan, hazi egin da fisikoki jardun beharrean teknologia berrien bidez aritzeko joera.
BANKUEN KOMISIO MOTAK: orain arte banku kontu desberdinak zeintzuk diren ikusi ditugu, orain, bankuetan kontu horiek edukitzeagatik sortzen diren komisioak zeintzuk diren ikusiko ditugu. Komisioak, bezeroek ordaindu behar ditugun gastuak dira. Komisio motak:
-
-
Eragiketak: Zerbitzu jakin batzuk eskaintzeagatik; adibidez, transferentzia bat bidaltzea, mailegu-eragiketa bat aztertzea, etab.
DIRUA
DEFINIZIOA: Dirua oro har onartutako truke-bitartekoa edo ordainketa eta kobrantza bitartekoa da. Diruak trukeak errazten ditu, denok onartzen dugu dirua trukerako ordainketa moduan gero gu diru hori ere erabili dezakegulako gure erosketak egiteko.
DIRUAREN FUNTZIOA
Balio-gordailua: Dirua ondasun iraunkorra da eta beraz edukitzaileak aukera du egoki iruditu bitartean gordetzeko.
Kontu-unitate komuna: Ekonomiak dirutan neurtzen du gauzen balioa. Neurri-unitate horri esker, ondasunen arteko alderaketak eta multzokatzeak egin daitezke, bestela ezinezkoak liratekeenak.
Truke bitartekoa: Ez bagenu ordainketa eta kobrantza bitartekorik, trukea erabili beharko genuke nahitaez, hau da, ondasunak ondasunekin aldatu beharko genituzke.
DIRU-MOTAK
-
Banku dirua: Modu birtualean soilik dagoen dirua da, bankuan dagoelako.