Trakean sortzen diren eta haren antzeko anatomia duten bi hodi dira. Hodi horietako bakoitza birika batean sartzen da. Biriken barruan, bronkio gehiago sortzen dira, eta bronkio horiek adarkatu egiten dira, bronkiolo izeneko hodi meheagoak sortuz.Bronkioloak, halaber, gero eta adar txikiagotan sakabanatzen dira, eta amaieran, pareta mehe-meheko zakuak dituzte, birika-albeolo izenekoak.