Izena pertsonak, animaliak, landareak, gauzak, sentimenduak, ideiak... izendatzeko erabiltzen dugu. Izen arruntak eta bereziak daude, bizidunak eta bizigabeak, zenbakarriak eta zenbakaitzak.
Izen arruntek mota guztietako izakiak, gauzak edo lekuak izendatzen dituzte: irakaslea, zuhaitza, mendia, liburua...
Izen bereziak izakiak, gauzak edo lekuak identifikatzeko erabiltzen dira, eta mota berekoetatik bereizteko: Nagore, Ibaizabal, Bermeo...