Please enable JavaScript.
Coggle requires JavaScript to display documents.
biosfera - Coggle Diagram
biosfera
zelularen osagaiak
Zitoplasma. zelularen barneko edukia, jariakin likatsu batez eta askotariko funtzioak betetzen dituzten elementuz, hots, organuluz, osatua.
Material genetikoa. Osagai nagusia DNA du. Zelulak dagozkion jarduera guztiak egin ditzan behar duen informazioa biltzen du.
Mintz plasmatikoa. zelula osorik estaltzen duen geruza mehea, batez ere lipidoz osatua. Funtzio nagusi bat du: gaien trukea erregulatzea, kanpotik barrura eta barrutik kanpora.
zer da izaki biziduna?
• Izaki bizidun guztiek hiru bizi-funtzio nagusi betetzen dituzte: elikatu, erlazionatu eta ugaldu egiten dira.
• Zelula da bizia duen oinarri-oinarrizko forma. Organismo batzuk zelulabakarrak dira, hots, zelula bakarrak osatuak, beste batzuk zelulaniztunak dira, zelula anitzez osatuak.
Gai organikoz osatuta daude izaki bizidunak. Bizidunen osagai kimikoak, karbono elementu kimikoan oinarriturik daude.
gai inorganikoak
• Gatz mineralak. Barruko jariakinetan disolbatuta ager daitezke, edota egitura solidoen osaketan, hala nola maskor, hezur eta hortz-haginetan.
gai organikoak
• Lipidoak, hala nola koipeak eta kolesterola. Energia-erreserba osatzen dute, eta zelula-mintzaren zati dira.
• Proteinak. Askotarikoak izan daitezke. Prozesu askotan parte hartzen dute, egitura-funtzioetan nagusiki.
• Gluzidoak. Azukre ere esaten zaie, eta glukosa da horietako bat. Energia ematen dute.
• Azido nukleikoak. Ezagunena DNA da. Ondoretasunari buruzko informazioa biltzen dute, ondorengoei transmititzeko.
• Ura. Hauxe da ugariena izaki bizidunen konposizioan. Funtsezkoa da, erreakzio kimiko guztiak uretan gertatzen baitira eta barruko jariakin guztien osagai baita.
-
Zelulen antolaera-mailak
• Organoak. Funtzio jakin bat betetzen duten zenbait ehunek eratutako egiturak dira. Adibidez, hezurra osatzen dute ehun konektiboak, odol-ehunak, nerbio-ehunak eta hezur-ehunak.
• Sistemak eta aparatuak. Koordinatuta lan egiten duten organoen multzoak dira. Organoak antzekoak badira, sistema osatzen dituzte, hala nola hezur-sistema, hezurrez osatua.
• Ehunak. Jarduera bera garatzen duten antzeko zelulen multzoak dira. Adibidez, hezur-zelulek hezur-ehuna osatzen dut(eta muskulu-zelulek, berriz, muskulu-ehuna.
elikadura funtzioa
• Autotrofoak. Kanpoko ingurunetik hartzen dituzten gai inorganikoetatik abiatuta (ura, gatz mineralak eta karbono dioxidoa, adibidez), gai dira beren gai organikoak ekoizteko. Izaki bizidun autotrofoak dira landareak, algak eta zenbait bakterioak.
• Heterotrofoak. Jada landutako gai organikoak behar dituzte eta, beraz, beste izaki bizidun batzuk edo haien hondakinak jaten dituzte elikatzeko. Heterotrofoak dira animaliak, onddoak eta mikroorganismo asko.
zelula motak
• Prokariotak. Zelula hauetan, zitoplasman sakabanatuta dago material genetikoa.
• Eukariotak. Material genetikoaren zatirik handiena nukleo deritzon egitura baten barnean dute, eta bilkina du nukleo horrek.
antolaera mailak
• Izaki bizidun zelulaniztunak. Konplexuenak, hala nola landareak eta animaliak. Hauen zelulak funtzio zehatz batzuetara espezializatzen dira, eta elkarren mende daude bizirik jarraitzeko
• Izaki bizidun zelulabakarrak. Bakunenak hauexek dira bakterioak, adibidez. Zelula bakar hori aske bizi da, eta izaki bakoitzari dagozkion funtzioak betetzen ditu.
-
-